Pirinioan bizitzeko alternatibak

Gaurkoan etxebizitzaren inguruko mahaingurua ekarri nahi izan dugu gurera. Mahainguru honetan hainbat ikuspegi ezberdinetako testigantzak jaso zituzten Pirinioan Lan eta Bizi dinamikako kideak eta testigantza hoietatik esanguratsuak iruditu zaizkigu Ainara, Eduardo eta Iñigorenak. Hona hemen euren tartea: Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen] Mahainguru osoa: Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio […]

Hau esku-pilota da!

Itzela larunbatean Labriten jokatu zen partida.Bertan Unai Laso eta Jon Ander Albisu partida ikusgarria eskeini ziguten. Bukaeran markaigailua ederki asko neurtzen zuen kantxan bizi izandakoa, 22-19 nagusitu bait zen aurrelari bizkarretarrak. Partidua ordubete eta laurden iraun zuen eta ordu bete luze horretan Unaik 10 tanto egiteko aukera izan zuen. Berak aitortu zuen urduri xamar izan […]

Atxilotu bat Luzaiden

18 urteko gizon bat atxilotua izan zen pasa den asteartean Luzaiden. Gizonari Orbaitzetako borda batean lapurreta egotzi zioten atxiloketa unean. Hainbat lekuko gizonaren furgoneta identifikatu zuten duela egun batzuk borda batean lapurreta eginiko furgoneta bezala eta abisua eman zuten. Honezkero Goardia zibilak Luzaiden furgoneta gelditu eta ibilgailuan ziren bi lagunak identifikatu zituen. Lekukoek hoietariko bat […]

Pirinioa mugimenduan aurtengo azokan

Leire Remiro-ekin hizketan egon gara, Pirinioan Lan eta Biziko kidearekin, ostiralean merkatua antolatu bait dute Orotz Betelun. Merkatua ez ezik ostegunean ere etxebizitzaren inguruko mahaingurua antolatu dute. Bisita probestu dugu ere Pirinio 5min kanpaina baloratzeko eta parlamentariekin eginiko lan saioaz ere aritu gara. Hona hemen egitaraua: Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post […]

Hegazti migratzaileak behatzeko proiektuak ezagutzen

Pasa den ostegunen Auritzen bisita garrantzitsu bat izan zen. Bertaratu ziren Txinbadia+ proiektuko lagunak euren esperientziak Lindus programakoekin konpartitzeko eta baita Lindus 2 proiektua ezagutzeko. Txinbadia proiektua mugaz gaindiko sarea da , zein ingurugiroarekiko hezkuntzaz eta Txingudiko badia eta Domaine Abbadia naturguneak kontserbatzeaz arduratzen dena, bi naturgune hoiek hegazti migratzaileen bidearen paso estrategikoak izanik. Bilkuran […]

Julio Sotok eraman zuen txapela

1.300 bertsozale inguru bildu ziren Iruñeko Anaitasuna kiroldegian, eta giro beroan jokatu zen finala. Julio Sotok eta Eneko Lazkozek jokatu zuten buruz burukoa. Azkenean, 925,5 puntu bilduta, Julio Sotok jantzi zuen txapela, Luzia Goñi 89 urteko bertsolariaren eskutik. Arratsaldeko bostak pasatxo hasi zen Nafarroako Bertsolari Txapelketako finala Iruñeko Anaitasuna kiroldegian. Zortzi bertsolari aritu ziren kantuan: […]

Zilbeti harrobirik gabe askoz hobe!

Juan Luis Martinez-ekin hizketan egon gara, Alduidemendi koordinadorako kidearekin, aste honetan Auzitegi Gorenak harrobiaren inguruko epaia eman bait du. Epaia aldekoa izatea ederki baloratu dute Koordinadoran eta lasaiago geratu naturaren errespetua gailendu delako. Jurisprudentzia dela eta Natur Sareko beste inguruetara heda liteke, beraz garaipen mardula dela esan digu. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view […]