Etxeko ospitalizaziorako ohe berriak

Nafar gobernuko Osasun sailburutik jakinarazi digute Etxeko Ospitalizazioa indartuko dute 2017.urte honetan. Pazientearekiko onurak dakartzan disziplina honek gure eremuan ere indartu egingo dute. Aurreikusten denez, ospitalez kanpoko ohe gehiago egongo da Etxeko Ospitaleratze zerbitzuan 2017an, Iruñeko eta Tuterako eremuetan. Iruñeko eremuak 20 ohe zituen 2015eko urrian, eta 76 gaur egun. Arreta-modalitate hori beste 20 oherekin […]

Pirinioa mugitzen ari da

Larunbatean Txantxalaneko kideek antolatua Pirinioan lan eta bizitzearen inguruko jardunaldiak burutu ziren. Jardunaldietan bailara ezberdinetako bizilagunak hurreratu eta eztabaidatu egin zuten. Guztira ehundik gora pertsona bildu ziren Pirinioaren egoeraz eta etorkizunaz mintzatzeko. Bertan hainbat proiektu aurkeztu ziren, pirinioan lan eta bizitzeak errealitate bilakatu dituzten proiektuak alegia, besteak beste Apeztegiberriko Denda (Basaburua), Iratiko Xakiak (Aezkoa, Erroibar, […]

Omenaldia Jose Ignacio Ubauri

Atzo, eguerdi aldera Aezkoako bailarak omenaldia eskaini zion bere mediku izandakoari,hots Jose Ignacio Ubauri, duela gutxi jubilatutakoa. Bertan bailara osotik etorritako jendea gerturatu egin zen eta txistu hotsek ere alaitu zuten giroa. Gogoratu behar dugu ere Irati irratiaren kolaboratzaile dela eta nahiz eta mediku bezala jubilatua egon gure uhinen bitartez bere zerbitzua ematen darrai. Beraz […]

Lan istripua Agoitzen

Larunbatean gertatu zen istripua. 54 urteko gizonezkoa lanean ari zela maquina batek oina harrapatu eta txikitu zion. Ezbeharra goizeko 10:47tan gertatu zen eta segituan hospitalera eraman zuten. Ondoren Zangotzako komisaldegitik foruzaingo patrulla bat gerturatu eta ikertzen hasi zen polizi judizialarekin batera. Ikerketa zabalik darrai.

FITUR-i begira

Entzuleen proposamenekin lantzen du turismoa Angel Mari Loperenak. Gaurkoan, ordea, FITUR turismo feriaruntz zihoala probestuz feria honen inguruan galdegin diogu. Ederki asko azaldu digu zer nolako topaketa den FITUR. [Audio clip: view full post to listen] Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko Hurrengoan, zein gai landuko dugu? Proposatu! Parte hartu!