Futbitoa eta elkar ezagutza uztartzen

Oscar Garralda-rekin hizketan egon gara, Garraldako Futbito txapelketako antolatzaileetako batekin. Oscarrek azaldu digu nola igaro den txapelketa eta zein helburu zituen, Onartu digu ere aurreko urteekin alderatuz talde gutxiago egon direla, nahiz eta aurten talde bat gehio izan den. Azpimarratu digu ere giroa bikaina eta taldeen kalitatea ere goruntz joan dela. Baita ere larunbat honetarako […]

Badator Bertsokorrika

Imanol Ubau-rekin hizketan egon gara, Pirini Bardo bertso taldeko kidea, larunbat honetan izanen baitute lagunartekoa Drimtin taldearen aurka, Korrika Kulturalaren egitasmoen artean kokatuta. Ondo azaldu digu nolata sortu zen Pirini Bardo bertso taldea eta baita gonbitea luzatu ere bertaratu gaitezen bertsoetaz eta giroaz gozatzera. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]

Erronkari kantuan

Pasa den larunbatean, Uztarrozen ia 100 lagun ibili ziren kaleetan kantari. Euskal Herriko kanta ezagunenak ibili ziren kantatzen. Kebenko elkarteak deiturik hilabetean behin egiten den ekimen honek Uztarrozeko kaleak hartu zituen eta antolatzaileek jakinarazi dutenez erantzuna oso ona izan zen. Kantu jira amaitzeko luntx eder eta oparo bat eduki zuten, ez baita dena kantuan ibiltzea […]

Emakumearen eguna ospatu da hainbat tokitan

Pasa izan zen Martxoak 8a eta balorazioa egiteko garaia da. Bi deialdi nagusi ziren gure eskualdean, Auzperrin eta Agoitzen. Auzperrin elkarretaratzea deituta zegoen Laurentxi elkarteak antolatuta eta Gure Aizpea emakume elkarteak ere lagunduta eta bertan 30 bat lagun bildu ziren Emakume guztiak, eskubide guztiak, egunero lemapean. Ondoren afari goxoa dastatzeko aukera izan zuten Haizea ostatuan. […]

Ibex 35 eta paradisu fiskalak

Gaur Karlos Bueno Pato-ren kolaborazioa izan dugu.Gaurkoan azaldu digu nola Espainiar estatuko hainbat enpresen tributazioa Delaware bezalako sasi paradisu fiskaletan egiten dute. Datu esanguratsuak ekarri dizkigu Patok horren karira. Baita ere bi kirolarien errekonozimendua jaso dugu tarte honetan, batez ere gure bizilaguna den Goretti Urtasunen kiroltasuna txalotu egin dugu. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: […]

Zertaz ari gara generoaz ari garenean?

Ruth Iturbide-rekin hizketan egon gara, Giza eta Gizarte Zientzietan Doktorea eta aditua generoa alorrean, gaur arratsaldean Agoitzen emango duen elkarrizketaren inguruan. Ruthek azaldu digu nolatan tronpatuta gauden hainbat kontzeptuetan eta nola ez maisuki azaldu nolakoak izan ohi diren erlazio erromantikoak. Gogoratu gaur arratsaldean 19:00etan Aurelio Leon aretoan izanen dugula! Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: […]

Martxoko egitaraua liburutegian

Gaur Mari Mar Agos-en kolaborazioa izan dugu.Gaurkoan azaldu digu martxoan zehar izanen diren ekimenak azladu dizkigu. Baita ere gogorarazi digu Liburuen arteko erlazio lehiaketa.Erlazioak bilatzekotan, pertsonalki, telefonoz edota emailez helarazi ditzazkegula komentatu digu Mari Marrek. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]

Hegazti migratzaileak behatzeko Lindus 2 proiektua aurkeztu da

Atzo Auritzeko kultur etxean ofizialki aurkeztu egin zen Lindus 2 proiektua. Mugaz gaindiko proiektua dugu non ingurugiro hezkuntza eta ekoturismoa hegazti migratzaileen jaraipenarekin bat egiten duena. Proiektua 2018ra bitarte izango da, zein helburu nagusiena da biodibertsitatea sustatzea izanen da ingurugiroarekiko hezkuntza arduratsua sustatzen den modu berean. Lindus proiektuaren jarraipena da zeinetan 83 espezie ezberdinetako 402.340 […]

Pirinioko emakumeen ahotsa – 2. Partea

Gaurkoan Martxoaren 8ari begira sortutako saio berezia amaitu dugu. Gaur 2 hausnarketa izan ditugu: Maite Fernandez (Agoitzeko berdintsaun zinegotzia – Agoitz), eta karmele Galarza (Gure Aizpea emakume taldea- Aezkoa). Biek ederki asko azaldu digute lan nahiko geratzen zaigula egiteko benetazko berdintasuna lortzeko. Badugu lana gizartea eraldatzeko beraz goazen Martxoak 8ko mobilizazioetan parte hartzera! Klikatu hemen […]