Egun on, Auñamendi!

Maider Otegi-rekin pala txapelketaren inguruan ibili gara gaurkoan solasean. Ondoren, bi astetan behin ditugun bi kolaborazio Angel Mari Loperenarekin zubi honetako turismo datuez eta horren zergaitiez aritu gara eta Xanti Begiristainek Altsasun oinarritutako istoriotxo bat kontatu digu. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Abuztuaren 1eko saioa Iraupena: 2:30 ordu […]

Nafarroako Gobernuak 224 ikur frankista identifikatu ditu

Nafarroako Gobernuak gaurko bileran erabaki bat hartu du eta, haren bidez, ikur frankisten behin-behineko errolda berresten du, 224 elementuk osatutako errolda. Gainera, ikur horiek kentzeko gomendioak onartu ditu, Koordinazioko Batzorde Teknikoak Memoria Historikoaren arloan egindakoak. Zehazki, orain arte 142 udalerrik eman dute informazioa (hau da, Nafarroan daudenen % 51,6k, biztanleriaren % 76,5), eta 224 ikur […]

Egun on, Auñamendi!

Gaurkoan Irulegi irratiko berriak jaso ditugu lehenik. Ondore Maialen Odriozola Durangoko Azokako komunikazio taldeko kidearekin solastu gara azokaren inguruko gaietaz. Amaitzeko, Karrape irratira joan gara. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Azaroaren 30eko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]

Pirinio atlantikoarekin eginiko proiektu batek emergentziei erantzunak hobetuko ditu.

Nafar gobernu eta Pirinio atlantikoen departamentuaren arteko Safer Pyrenees mugaz gaindiko kooperazio preoiektua ,balizko emergentziei aurre egiteko erantzunak azkartu eta hobetuko ditu. Proiektu honen helburua segurtasuna hobetzea litzateke eta protekzio zibilean oinarritzen da.Koordinazioa hobetu nahi dute emergentziei erantzun hobetsi bat emate aldera. Sei poste jarri dira 112 telefonoarekin zuzenean konektatzen direnak, 3 Donejakue bideko Napoleonen […]

31 urte. Egia, justizia eta erreparazioa. Mikel Zabalza gogoan

Mikel Zabalza Orbaizetako Arma Olan gogoratu zuten atzo egindako ekitaldi batean, bere hilketaren 31. urtemugan. 1985an atxilotu zuen Goardia Zibilak Donostian, eta Intxaurrondora eraman ondoren, ihes egin zuela zabaldu zuten. 20 egun beranduago agertu zen bere gorpua Bidasoa ibaian. Torturapean hil egin zutela salatu zen ordutik. Euren senideek egia ,justizia eta erreparazioa aldarrikatu zuten beste […]