Erroibarreko euskararen aldaerari buruzko artikulu bat argitaratu du Fontesek

Euskal linguistikari buruzko Fontes Lingua Vasconum. Studia et Documenta aldizkariak (1969tik Nafarroako Gobernuko Argitalpen Zerbitzuak argitaratzen du) 21. liburukia argitaratu du berriki, eta “Erroibarko aldaeraren inguruan. Hego Erroibarko azpialdaera. Lehen erdia” izeneko lana jasotzen da bertan (Acerca de la variedad del Valle de Erro. Subvariedad del sur del valle. Primera mitad). Han, Koldo Artolak Louis–Lucien […]

2017an zabalduko dute etxeko ospitalizazioa eskualdera

Nafarroako Ospitaleguneak iragan urritik Etxeko Ospitalizazio zerbitzua ematen du Tafallako eremuan, eta datozen asteotan, Azkoien, Zarrakaztelu, Erriberri eta Artaxoara zabalduko da; horrenbestez, Osasuneko eremu horietan bizi diren 40.000 biztanlek zerbitzu hori izango dute. Fernando Dominguezek iragarri du, gainera, 2017an etxeko ospitalizazioak dauden plaza-kopurua bikoiztuko duela ia (90, guztira), eta 4 talde berri sortuko direla (4 […]

Nafarroan elkarbizitza eraikitzen jardunaldian parte hartu du Mikel Zabalzaren sendiak

Bakeaz, elkarbizitzaz, memoriaz solas egin zuen ostiral arratsaldean Mikel Zabalzaren arreba Lourdes Zabalzak Nafarroako Parlamentuan, Foro Sozialak antolatutako hitzorduan. Osoko bilkurako ganberan, biktima ugari elkartu zituzten. Carlos Perez Conde kazetariak gidatuta Iñaki Garcia Arrizabalagarekin batera aritu zen Zabalza. Haren aita Juan Manuel Garcia Cordero, 1980an, Komando Autonomo Antikapitalistek bahitu zuten, eta bi tiro emanda hil. […]

Lapurreta, egoitzaren bortxaketa eta estupefazienteak landatzea egotzita hiru pertsona atxilotu dituzte Auritzen

Urriaren 29an atxilotu zituen Guardia Zibilak, dei bat jaso ondoren. Auritzekoak dira atxilotutako hiruak; bat adinez txikia, beste biak 18 urtekoak Emakume baten deia jaso ondoren, Auritzeko etxebizitzan sartu zen Guardia Zibila asteartean. Lurrean arropa aurkitu zuten eta armairu guztiak zabalik. Lehenengo solairuko lehio bat apurturik zegola ere ikusi zuten. Armairuetan marihuana eta landarea landatzeko […]

Irakurketa sustatzeko Maria Moliner saria irabazi du Aurizberriko liburutegiko proiektuak

“Piensa globalmente, actúa localmente. Itinerarios de dinamización cultural en el Pirineo” proiektua prestatzen eta disenatzen denbora asko igaro du Aurizberriko Liburutegi Publikoko Mari Mar Agosek. Eta jarritako ilusioak eta lanak saria izan dute. Onena, gainera. Irakurketa sustatzeko proiekturik onenarena aukeratu dute eta María Moliner saria eskaini diote. Agosek ezin zuen sinetsi: 50.000 biztanle baino gutxiago […]

Donejakue bideko Lepoederreko igarobidea itxi dute

Bihartik aurrera, 2017ko martxoaren 31ra arte, ezarriko da neurria. Helburua Lepoederren gertzen diren erreskateak ekiditea da Donejakue bidearen Nafarroako lehenengo etapak bi seihesbide ditu: mendebaldeakoa (Donibane Garazi-Luzaide-Ibañeta-Orreaga) eta ekialdekoa (Donibane Garazi-Huntto-Orisson-Lepoeder-Orreaga). 1.200 metroko desnibela du azken honek, eta erromesek prestaketa fisiko egokia eduki behar dute desnibela gainditzeko. Neguko ezaugarri klimatologikoek, gainera, gehiago zailtzen dute etapa. […]

Liburutegiaren eguna eta ipuin lehiaketa

Hambostean behin ostegunetan, Aurizberriko Liburutegi Publikoa bisitatzen dugu. Duela asko hasi ginela kolaborazio honekin, eta sarean ere espazio bat eman nahi izan diogu. Mª Mar Agósek gaurkoan liburutegiaren egunerako presatu dituzten jarduerak azaldu dizkigu. Tartean, Auritzeko Fermin Irigarai ‘Larreko‘ren I haur ipuin lehiaketa. [Audio clip: view full post to listen] Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko