Auzperri, Auritz, Luzaide eta Garraldako eskolen aldizkaria, sarean
Herri Txiki 2015-2016
Herri Txiki 2015-2016
Espainiako Ogasun Ministeritzak udal zorren inguruko 2015eko datuak argitaratu berri ditu. Udalerriek biztanleko duten zorra bildu dugu mapa interaktibo batean. Badakizu zenbateko zorra duen biztanleko zure herriak?
Erroibarko behi eta behorrak Sorogainera igoko dituzte maiatzaren 14ean; bihar izanen da, beraz, Sorogaingo Marka. Xabi Cia izanen da urtero bezala abereak markatzen, eta gaur berarekin hitz egin dugu 1856. urtetik urtero egiten duten ekitaldia hobeki ezagutzeko. [Audio clip: view full post to listen] Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko Aurten 322 behi eta 220 behor igoko […]
Astelehenean Unai Lako Agoizko alkatea elkarrizketatuko dugu Egun on, Auñamendi! saioan goizeko 11:45ean. Gaur, Iruñean egindako prentsaurrekoan, murala ezabatzeko “elementurik ez dagoela” argudiatu du alkateak. Albaren dimisioa eskatu du, eta Nafarroako Gobernuari galdegin dio Espainiako Gobernuari kasurik ez egitea. “Benetan larria da mural hau terrorismoaren gorazarretzat jotzea”, esan du. Apirilaren 28an jaso zuen Espainiako Gobernuak […]
Kasu honetan Twitter bidez Auritzeko Udalak eman du notiziaren berri: @Mendixut @Iratirratia @Vidondoa @NoticiasNavarra Irati 4 valles y Lindus 2 son @CTPPOCTEFA !!!!!!! Zorionak a todos!!!!! #pirineobizirik! — Auritz-Burguete (@auritz_burguete) 2016(e)ko maiatzak 12 Lindus proiektua Europako Lankidetzarako Programaren finantzaketa izanen du, eta hegaztien migrazioa ikertzen jarraitzeko hiru urte ditu aurretik. Urrian elkarrizketa egin genion Lindus […]
Hiriberriko bizilagun batek aurkitu zituen lurperatuta, asteartean zuhaixka bat landatzera zihoanean. Mauser 7×57 kalibreko 1918ko 200 kartutxo zituen kutxak. Atzo arte, Guardia Zibiliak sokaz inguratua izan du zonaldea. Gedexak lurpetik atera zuten munizioa eta suntsitzeko eraman dute.
Agoizko Toki Eder Pilotalekua bizipozaz beteko da gaur arratsaldean. Pirritx, Porrotx eta Marimototx pailazoek irriz beteko dute herria “AMALUR” ikuskizunarekin. Goizean irratian izan dugu Joxe Mari Agirretxe Porrotx, eta hitz ederrak esan dizkigu! Maite ditugu pila pila patata tortila! [Audio clip: view full post to listen] Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko
Artzibar-Auritz-Erroibar-Luzaideko Euskara Zerbitzuak jakinarazi duenez, udan antolatzen dituzten tailer eta jarduerentzako begiraleak behar dituzte Erroibarren, Auritzen eta Luzaiden. Uztailan eta abuztuan izanen dira haurrentzako jarduerak, eta Euskara Zerbitzuak Dindaia Fundazioarekin elkarlanean antolatzen ditu. Informazio gehiago jasotzeko edo intersaturik egonez gero, jarri harremanetan euskara zebitzuarekin (euskara@burguete.es – 948 790405) edo Dindaia Fundazioarekin (Naiara: naiara@dindaia.eus – 948 […]
Aezkoako Batzarre Nagusiko kide den Javier Apat Iriarte Txapisek eman du notiziaren berri Twitterren. No todo aon malas noticias,nos han aprobado el POCTEFA a los cuatro valles de #Irati, Garazi,Zuberoa,Zaraitzu y Aezkoa — Txapis #aztnugaL (@urgein) 2016(e)ko maiatzak 12 Aezkoako Batzar Nagusiak, Zaraitzuko Batzar Nagusiak, Garaziko Mendi Sindikatak eta Xuberoako Mendi Sindikatak mugaz gaindiko elkarlanean […]
Agoizko Merkatuko plazan dagoen muralak “terrorismoari goratzarre” egiten diola argudiatuta, ezabatzeko eskatu dio udalari Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkaritzak. Muralean Mikel Zabalza zenaren irudia ageri da, alboan tortura hitza marra gorriz ezabatuta duela. Apirilean egindako torturaren aurkako mural bera marraztegatik zortzi lagun atxilotu zituzten Burlatan. Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskaltzaren arabera, “ETA erakunde terroristarekin harremana duten […]