Sorgin-ehiza: emakumearen dokrinamendua

XVI mendean Pirinioetan gertaturiko sorgin-ehizaren inguruko hitzaldia eskainiko du Amaia Nausia historialariak ostiralean, Hiriberrin. Aezkoako Eguneko lehenengo ekitaldia izanen da. Hitzaldian sorginkeriaren inguruan dauden mitoak apurtuko ditu Nausiak. Irratira gonbidatu dugu gaurkoan: [Audio clip: view full post to listen] Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko Sorgin ehizaren historian ezaguna da 1525ko data. Ordura arte izandako exekuzio handienetako […]

Orbaizetako Arma Ola berreskurartzeko mezenasak behar ditu Aezkoak

Aezkoako Batzarre Nagusiak, Cederna Garalurrekin elkarlanean, mezenasak lortzeko kanpaina jarri du abian. Orbaizetako Arma Ola berreskuratzea da helburua. Felix Jamar Aezkoako Batzarre Nagusiko presidenteak azaldu digu: [Audio clip: view full post to listen] Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko Orbaizetako Errege Munizio-olako aurriak konpondu eta egonkortzeko aurrikusitako jarduketen artean, oraingoan honako hau egin nahi da: sastrakak kendu […]

Matrikulatzeko epea zabaldu du Pirinioetako AEKk

Euskara ikasteko aukera bada aurten ere Erronkarin, Zaraitzun, Aezkoan, Erroibarren eta Agoitzen. Pirinioetako AEKk matrikula egiteko epea zabaldu du. Euskaltegietan izanen diren taldeetan izen emateaz gain, gainera, 8 pertsonekin norberaren herrian taldea osatzeko aukera ere bada. Izaskun Zabalzak kontatu digu: [Audio clip: view full post to listen] Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko EGA, B2, B1, A2 […]

36ko gerran desagertutako pertsona baten gorpuzkinak aurkitu dituzte Erroibarko Izaurgi lezean

Aranzadi Zientzia Elkartearekin eta Nafarroako Gobernuarekin elkarlanean, Akelar eta Sakon espeleologo taldeko kideek 1936ko gerran desagertutako gizonezko baten gorpuzkinak aurkitu dituzte Erroibarko Izeurgiko lezean. Espeleologo taldeak azaldu duenez, hainbat animalia hondakinekin nahastuta agertu da hezurdura, 50 metroko sakoneran. Xabi Azanza espeologoarekin mintzatu gara: [Audio clip: view full post to listen] Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko Nafarroako […]

Enkantean salduko dute Aribeko Casa Toni etxea

2016ko ekainaren 14an, Nafarroako Zerga Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuko zuzendariak erabaki zuen enkantean saltzea enbargatutako ondasun higiezina, eta enkantea egitea. Aribeko Casa Toni gisa ezagututako etxea da enkantean jarri dutena. Enkantea 2016ko irailaren 28an eginen da, 09:00etan, Nafarroako Zerga Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuaren bulegoetan, Iruñeko Karlos III.aren etorbideko 4ko bigarren solairuan (Nafarroako Gorteak kaletik sartuta). Dena den, […]