“Terrorismoa goratzen” duelakoan Agoitzen eginiko mural bat ezabatzeko eskatu du Carmen Alba Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkariak

Agoizko Merkatuko plazan dagoen muralak “terrorismoari goratzarre” egiten diola argudiatuta, ezabatzeko eskatu dio udalari Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkaritzak. Muralean Mikel Zabalza zenaren irudia ageri da, alboan tortura hitza marra gorriz ezabatuta duela. Apirilean egindako torturaren aurkako mural bera marraztegatik zortzi lagun atxilotu zituzten Burlatan. Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskaltzaren arabera, “ETA erakunde terroristarekin harremana duten […]

AEKko matrikula merkeago, orain

2016/17 ikasturtean, euskara ikasten jarraitu edo euskara ikasten hasi nahi baduzue, ez itxaron, orain izena emanez gero hainbat abantaila izango dituzu eta! Hala kontatu digu Pirinioetako AEKko Izaskun Zabalzak: [Audio clip: view full post to listen] Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko   Ekainaren 19a baino lehen aurrematrikula egiten dutenek honako onura hauek izango dituzte: %5eko deskontua […]

Aezkoa, Erronkari eta Zaraitzu bultzatzeko eskatu du PSNk

Aezkoa, Erronkari eta Zaraitzu ibarrak bultzatzeko eskatu dio PSNk Nafarroako Gobernuari. PSNko parlamentari Ainhoa Unzuk egin dio eskaera gobernuari, eta zonaldea hobetzeko dituen ekintza planen inguruan galdegin dio. Ahultze demografikoa jasateaz gain, garapen sozioekonomikoa ahultzeko arriskua dute ibarrek, eta PSNren arabera, populazioa mantentzeko lan aukerak sortzea beharrezkoa da.

Eskualdeko lau establezimendu turistikok Kalitatearen aipamena jaso dute

“Jarduera Onen Eskuliburuak” (JOE) izeneko saria emateko ekitaldia gaur egin dute Zigako Etxazuria landetxean. 2015ean Kalitatea kudeatzeko Jarduera Onen Eskuliburuak (JOE) izeneko sistemaren alde egin duten 78 establezimenduk jasoko dute, tartean gure eskualdeko lauk. Lehen aldiz, Orbaizetako Itarinaturak; eta berriro, Uritzko Hotel Torre de Uriz, Auritzeko Restaurante Asador Aritza Jatetxea eta Abaurregainako Casa Rural Enekoizar […]

Dekatuta, Arnegiko errekako arrainak jatea

Pirinio Atlantikoetako prefetak debekatu egin du Arnegiko Errobi errekan arrantzatutako arrainak jatea, Kazeta.eus atariak azaldu duenez. Duela urtebete baino gehiago Arnegiko errekan kutsatuta dagoela, Luzaideko Espainiako poliziaren komisaldegiko gasolina isurketa batek eragiten du kutsadura. Entzun 2015ko abuztuan Fernando Alzon Luzaideko alkateak irratian kontatu ziguna. Arazoari aurre egiteko hanbat neurri hartu ditu Espainiako Gobernuak Nafarroan duen […]