Hipotekek kaltetutakoen plataforma laguntzeko gosari eta merenduetarako janari bilketa eginen da larunbatean

Auritzeko Gazteriak eta Elkarri Laguntza taldeek janari bilketa antolatu dute beste urte batez. Aurten PAH Hipotekak Kaltetutakoen Plataformak dituen beharrak direla eta, gosari eta merenduetarako jana besterik ez da bilduko. 16 urtetik beherako 147 haur dira kaltetutakoak. Maider Otegirekin izan gara gaur Egun on, Auñamendi! saioan, eta informazio guztia eman digu: [Audio clip: view full […]

Aezkoa, Zaraitzu, Garazi eta Xiberuak SASC IRATI aurkeztuko dute bihar

Proiektuan parte hartzen dute, lehen aldiz eta elkarrekin, Iratiko lur-eremuen jabeak diren lau ibarrek. Europako POCTEFA programaren bidez finantzatu da, 2.273.107€ko aurrekontua du, eta horietatik 477.520 € Europako FEDER fondoak jarriko ditu. Bihar, Garaziko Txaletan, SASC IRATI proiektuaren aurkezpen ekitaldi ofiziala eginen da. Mugaz gaindiko lankidetza proiektuan Iratiko 4 ibarrek parte hartzen dute: Aezkoa eta […]

Ezagutu Pirinioetako AEK!

Pirinioetako AEK-a ezagutzeko elkarrizketa sorta prestatu dugu aurten ere. Irakasle eta ikasleak elkartuko ditugu elkarrizketa zenbaitetan. Hementxe dituzu, sartu eskualdeko AEKn! ANA KOLOMO – PILI FAGOAGA [Audio clip: view full post to listen] Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko ANDONI ARIZKUREN [Audio clip: view full post to listen] Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko

Zein da Kolonbiako egoera?

Alexandra Bermúdez Osorio errefuxiatu politiko kolonbiarraren bisita izan dugu irratian. Duela urtebete haren herrialdetik ihes egin behar izan zuen, haren familiak jasaten zuen errepresioa dela eta. Congreso de los Pueblos mugimenduko ordezkaria eta giza eskubideen defendatzailea da, eta Kolonbian bizi den egoeraz izan gara berarekin solasean. Elkarrizketa, gazteleraz. [Audio clip: view full post to listen] […]

Iaz baino bisitari gehiago jaso ditu aurten Orreagako turismo bulegoak

Nafarroako gainontzeko turismo bulegoetan bezala, aurtengo abuztuan bisitari gehiago pasa dira Orreagako bulegotik. 8.175 pertsona jaso ditu aurten, iaz 451 gutxiago. Otsagabian bisitari gehiago jaso dituzte: 8.269. Bietan valentziarrak eta katalanak izan dira gehien. Orreagan, gainera, frantziar asko izan dira. Iazko datuekin alderatuta, gainera, %14 egin du gora Orreagako kolegiata bisitatu duten pertsonen kopuruak. Informazio […]