Aezkoako ordezkariak hautatzeko sistema eztabaidagai

Batzarre Nagusiaren ordenantzen aldaketa egiteko batzar irekiak antolatu dituzte Aezkoako Batzarre Nagusiak eta Udalek, aetzen iritzia jasotzeko eta ahalik eta sistema adostuen aukeratzeko. Azken hauteskundeen ondotik, Batzarre Nagusiaren Ordenantza aldatzea proposatu da, hautatzeko prozedurari dagokionez, bailarako herritarren eta instituzioen artean lotura eta harreman handiagoak egon daitezen. Batzarre Nagusiaren ustez, gutxienez, bi puntu aldatu beharko litateke: […]

Izendatu dute Luzaideko batzar kudeatzailea

Nafarroako Gobernuak aste honetan izendatu du Luzaideko batzar kudeatzailea, maiatzeko eta abenduko hauteskundeetan hautagaitzarik izan ez ostean. Euren artean presidentea aukeratu beharko dute orain kideek. LUZAIDE BATZAR KUDEATZAILEA Elena Goñi Mendaza, Alberto Larrañeta Inda, Miguel Granada Camino, María Elena Aizpuru Zubizarreta eta Fernando Alzón Aldave.

Luzaide eta Arnegiko eskolak batuko dituzte

Hurrengo ikasturtean elkarrekin jasoko dituzte klaseak Arnegi eta Luzaideko ikasleek. Nafarroako Gobernuko Hezkuntza sailak asteartean jakinarazi zuen mugaz gaindiko proiektua onartu dutela. Irailetik izan dira negoziazioetan, azken urteotan larritu egin den populazio arazoari aurre egiteko. Haur eta Lehen Hezkuntzako 3 eta 12 urte bitarteko ikasleek, beraz, elkarrekin ikasiko dute. Goizez Luzaiden ariko dira Haur Hezkuntzako […]

Bi erromes erreskatatu dituzte helikopteroz, Lepoederren

Auritzeko suhiltzaileek Mallorca eta Sevillako bi erromes erreskatatu zituzten atzo helikopteroz. Bizikletaz Donejakue bidea egin nahi zuten, Donibane Garazitik Orreagara Lepoederretik igarota. Bide hori erabiltzea debekatuta dago neguan. Elur jausiak gertatzeko arrisku altua da bertan, 5tetik 4. Auritzeraino eraman zituen helikopteroak, eta osasun etxean artatu zituzten. 5.810 euroko faktura Joan den astean erreskatatutako erromesei 5.810 […]

Errigorako olioa bildu daiteke jada, euskaltegian

Errigora proiektuarekin bat eginez, 75.000 litro olio eskatu dira aurten, 5.000 etxe baino gehiagotan. Emaitzak iazkoak baino askoz hobeak dira: 2015. urtearekin alderatuta %65 egin du gora eskariak; 2014rekin alderatuz berriz, %150 gehiago eskatu da. Pirinioetako AKEk kudeatu ditu eskariak eskualdean, eta eskariak biltzeko prest daudela jakinarazi dute. Olia biltzeko euskaltegitik pasatzeko edo eskatutako pertsonarekin […]

Espainiaren helegitearen aurka azaldu dira polizia indarkeriaren biktimak

Eskuin muturreko taldeek eta poliziek eragindako indarkeriaren biktimen legearen aurka jo zuen Madrilek, abenduan, legea Auzitegi Konstituzionarera eramatea erabakiz. Espainiako Gobernuaren ustez, «justizia paralelo moduko bat» sortzeko egin dute Nafarroako legea. Polizia indarkeriaren biktimen senideek aitzakia dela deritzote, eta hala azaldu dute gaur Katakraken egindako agerraldian. Nafarroako Gobernuari, gainera, egia, justizia eta aitortza aldarrikatzen segitzeko […]

Bi erromes erreskatatu dituzte Ibañetan

Hipotermiak jotako lagun bat eta erreka batean eroritako beste bat erreskatatu dituzte bart Ibañetan. Hipotermiak jotako lagunarentzat laguntza eskatzera joan zen amildu zenean, eta gaur Osasunbidean ospitaleratu dute. Goizaldean Nafarroako larrialdi zerbitzuek hori eta bere laguna erreskatatu behar izan zituzten. Brasildarrak dira, gizon bat eta emakume bat, eta Donejakue bidea egiten ari zirela Ibañeta inguruan […]