Hiriberrira iritsiko da gaur Transpirenaica Social y Solidaria

Orreagatik Hiriberrira dute gaur paseoa Transpirenaica Social y Solidaria martxan parte hartzen ari diren pertsonek. Irene Zendrera antolatzailearekin izan gara hizketan, eta beste parte hartzaile batzuk aurkeztu dizkigu: [Audio clip: view full post to listen] Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko Europako hainbat errefuxiatu guneetan izan den pertsona batek bere esperientzia kontatuko du gaur Hiriberriko Pettuberro aretoan, […]

Gaur iritsiko da Sorogainera Transpirenaica Social y Solidaria

Ostegunean hasi zen Transpirenaica Social y Solidaria. 300 gaztek hartuko dute parte, eta 42 egunetan zeharkatuko dituzte Pirinioak. Urkiagatik Sorogainera dute gaur ibilbidea, eta arratsaldeko seietan Foro de Inclusión Social “Abre tu mirada” izanen dute Zabaldikan, aterpeko eta Iruñako Sagrado Corazóneko kideekin. Bihar Orreagatik Hiriberrira eginen dute paseoa, eta etzi Otsagirako bidea hartuko dute. Gizarte […]

Zabalza eta Arbizuk irabazi dute binakako trinket txapelketa

Mendillorriko trinketean jokatu zuten Aritz Zabalza orbaiztarrak eta bere bikote Arbizuk finala. Espainiako taldekako trinket txapelketan aritu dira Buruzgain taldearekin binakako kategorian. Larunbatean  Najerino taldeko Fernández eta Larrea izan zituzten aurkari. Lehenego jokuan 15 – 6 irabazi zuten, eta bigarrenean eskuratu zuten partida 15 – 10 gailenduta.

Bizkarretako Unai Laso fitxatu du Asegarcek

Gaur bertan sinatu du kontratua Bizkarretako gazteak Bilboko enpresarekin. Unai Lasok (1997) Asegarcerekin jokatuko du ondorengo bi urteetan. Debuta ekainaren 18an eginen du Labrit frontoian, Beroizekin batera. Berasaluze II eta Larunbe izanen dituzte aurkari. Aurrelariak hainbat titulu irabazi ditu: 2016ko GRAVANI binakako sub-22 txapelketa, 2015ko Diario Vasco binakako txapeketa eta 2014-2015ko Espainiako buruz buruko txapelketa […]

Bake epaile bila, Abaurrepean

Abaurrepeako Bake Epaitegiko bake epaile titularra edo ordezkoa izan nahi dutenek ekainaren 18ra arte eskatu dezakete udalean. Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101.2 artikuluan eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5, 6 eta 7. artikuluetan ezarritakoa betetzeko, hamabost eguneko epea ireki zen iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean. Aipatutako erregelamenduaren 1.2 artikuluan […]

Administrari laguntzaile bat kontratatuko du Aezkoako Batzarre Nagusiak

Lanaldi erdiz administrari laguntzaile bat kontratatzeko oposizioa deitu du Aezkoako Batzarre Nagusiak. Lanpostuaren funtzioak bere maila eta kategorioari dagozkionak dira, eta horien artean jendaurrean aritzea izanen da. Eskariak aurkezteko azken eguna ekainaren 17a izanen da. Titularrak eszedentzia hartu duelako egin du deialdia batzarreak. Urte bateko iraupena izanen du kontratuak (18 hilabetera arte luzatu daiteke, eszedentziaren […]