‘Eskutik’: pertsonentzako zerbitzuak

Pertsonentzako zerbitzua ematen dute Pili Fagoagak eta Irene Morenok, Erroibarren, Aezkoan, Artzibarren eta Auritzen. Eskutik zerbitzua sortu dute medikuarengana, dentistarengana, bankura, familia bisitatzera… joan behar duen jendea laguntzeko. “Ez gara taxi bat, gehiago da Eskutik”, esan digu Irene Morenok. Duela bi urte izan zutela ideia, eta ongi garatu ondoren, Udalbiltzako ‘Euskal Pirinioetan lan eta bizi’ […]

Ezagutu Piriniotako AEK!

Pirinioetako AEK-a ezagutzeko elkarrizketa sorta prestatu dugu, astero irakasle bat eta ikasle bat elkarrizketatuz. Hementxe dituzu, sartu eskualdeko AEKn!   AGOITZ Irakaslea: Garazi Iribarren [Audio clip: view full post to listen] Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko Ikaslea: Blanca Zazpe [Audio clip: view full post to listen] Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko   ZARAITZU Irakaslea: Andoni Arizkuren [Audio […]

Mikologia eta landa garapen ikastaroa antolatu du Erroibarko Udalak

Ostiralean izanen da azken eguna mikologia eta landa garapenen ikastaroan izen emateko. 60 orduko ikastaroa izanen da. Urriaren 4an hasiko da, eta zortzi astez iraungo du, azaroaren 17ra bitartean. Micopark S.I. enpresako gerente Javier Gomez Urrutia izango da ikastaroaren arduraduna. Honakoak dira ikastaroaren helburuak: * Onddoen inguruko oinarrizko ezagutzak eskuratzea. * Ziza-espezie jangarri eta toxiko […]

‘Corazon’ film laburra errodatuko dute Irati basoan urrian

Zerkalo films ekoiztetxeak Iratiko basoa aukeratu du ‘Corazon‘ film laburra kokatzeko. Urriaren 19ko astean egingo dituzte grabazio lanak, Susana Abaitua aktorearekin. Irabia uharkan sekuentzia bat egingo dute, eta Aribeko bainuetxea ere erabiliko dute. Sergio Martinez zuzendariarekin mintzatu gara filmaren inguruan:   [Audio clip: view full post to listen] Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko