Espainiaren helegitearen aurka azaldu dira polizia indarkeriaren biktimak

Eskuin muturreko taldeek eta poliziek eragindako indarkeriaren biktimen legearen aurka jo zuen Madrilek, abenduan, legea Auzitegi Konstituzionarera eramatea erabakiz. Espainiako Gobernuaren ustez, «justizia paralelo moduko bat» sortzeko egin dute Nafarroako legea. Polizia indarkeriaren biktimen senideek aitzakia dela deritzote, eta hala azaldu dute gaur Katakraken egindako agerraldian. Nafarroako Gobernuari, gainera, egia, justizia eta aitortza aldarrikatzen segitzeko […]

Bi erromes erreskatatu dituzte Ibañetan

Hipotermiak jotako lagun bat eta erreka batean eroritako beste bat erreskatatu dituzte bart Ibañetan. Hipotermiak jotako lagunarentzat laguntza eskatzera joan zen amildu zenean, eta gaur Osasunbidean ospitaleratu dute. Goizaldean Nafarroako larrialdi zerbitzuek hori eta bere laguna erreskatatu behar izan zituzten. Brasildarrak dira, gizon bat eta emakume bat, eta Donejakue bidea egiten ari zirela Ibañeta inguruan […]

Sorogaingo aterpea errentan hartzeko epea zabalik

Erroibarko udalak Sorogaingo aterpea errentan hartzeko eskakizunak aurkezteko epea zabaldu du. Eskaerak aurkezteko epea 2016ko martxoaren 21ean, 14:00etan, bukatuko da. Lau urterako alokatuko du udalak taberna-jatetxea eta aterpea dituen eraikina, eta horretarako baldintzak lausotu ditu. Kontratatzerako garaian hostalaritza lanetan esperientzia izatea, hizkuntzak ezagutzea eta proiektuaren garapena lehenetsiko dira, diru kontuen gainetik. Lokala errentan hartzen duenak, […]

Ikasle gutxi sartuko dira 2016-2017 ikasturtean eskualdeko eskoletan

Ikasle gutxi gehituko dira hurrengo ikasturtean Irati irratiaren uhinek hartzen duten eskualdean. Iazko datuekin alderatuz, behera egin du kopuruak. 2016-2017 ikasturterako matrikulazio eskaerak 0  AURIZBERRI Ikastetxe Publikoa 2  GARRALDA Orreagako Ama Ikastetxe Publikoa 2  LUZAIDE Luzaideko eskola publikoa 3  ERRO Erroko eskola 4  AURITZ Auritzeko eskola 22 (D) + 1 (A)  AGOITZ San Miguel Ikastetxea