Mendixut: 15 urte bizirik

Hamabost urte bete ditu Mendixut aldizkariak, Pirinioetako aldizkariak. Urte gogorrak igaro ditu, baina gauza onez beterikoak ere bai. Aldizkariaren sorreraz, bilakaeraz eta egungo egoeraz hitz egin dugu Rita Labianorekin. Izenburua: Rita Labiano Mendixut aldizkariaren sortzailea Iraupena: 0:15 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]

Nafarroako Gobernuko Lehendakaritza arduradun izendatu dute Edurne Eginoa

Nafarroako Gobernuko Lehendakaritzako zuzendaritza nagusia bere gain hartuko du Edurne Eginoa Antxok. Orain arte Orbara eta Orbaizetako idazkari izan da, 1996. urtetik, zehazki. Jose Luis Ruiz Ciruelos ordezkatuko du. Edurne Eginoak Zuzenbidea ikasi zuen Nafarroako Unibertsitatean, eta hainbat ikastaro egin ditu NUPen babes juridikoaren inguruan. Orbaran bizi da bere bi semeekin.

Onik aurkitu dituzte Irabiako urtegian galdutako hiru gazteak

Goizaldeko 3:30ean aurkitu dituzte 13, 15 eta 17 urteko gazteak. Irabia urtegiaren inguruan bizikletarekin ibilbide bat egiten ari zirela galdu ziren atzo. Gazteen gurasoek arratsaldeko 19:00etan galdu zuten kontaktua haiekin. Baina ostatu hartu duten kanpingetik dei bat jaso zutela ikustean, bertan izango zirela pentsatu zuten. Haien seme-alabak ez zirela konturatzean ekin zion Nafarroako Larrialdien Agentziak […]

‘Midnight in Agoitz’ film laburrak irabazi du Agoizko lehiaketa

Filmez beteriko gau baten ostean, ‘Midnight in Agoitz’ film laburrak irabazi du Agoizko film laburren VI. lehiaketa. Film labur onenaren saria eman dio epaimahaiak, Rut Etxarte, Edurne Mañu eta Garazi Iribarrenek zuzenduriko lanari. Jai aurreko astean, Agoitzen ohitura den bezala, asteartean egin zen filmen proiekzioa. Merkatuko plaza goraino bete zen, eta bederatzi filmek izan zuten […]

Paquita Lusarretak eta Miguel Unzitik jaurtiko dute suziria Agoitzen

Modu berezia biziko dituzte aurten Paquita Lusarretak eta Miguel Unzitik Agoizko jaiak. Haiek izango baitira jaiei hasiera ematen dien txupina jaurtiko dutenak. Agoitz, iragana gogoan dokumental eta liburuan azaltzen direnen artean zozketa bat egin ondoren aukeratu dituzte. Unai Lako alkateak jai agurrean azaldu zuenez, “gure agureak dira. Agoitz, iragana gogoan liburua eta dokumentalari ahotsa eta […]

Orbaizetako ola, itxita

Orbaizetako arma ola inguratu bai, baina barrutik ikusteko atariak itxita aurkituko dituzte bisitariek egunotan. Azken asteotan hainbat harri erori dira, eta Aezkoako Batzar Nagusiak ingurua hesitu egin du prebentzio neurri gisa.  

Agoitzera eta Jaurrietara, jaibusez

Urtero bezala Auñamendi Gizarte Zerbitzuetako Mankomunitateak jaibusa antolatu du. Hurrengo larunbatean Agoitzera joateko aukera izanen da, sei euroren truke. Abuztuaren 15an, berriz, Jaurrietara joango da autobusa. Trafiko istripuak saihesteko kanpainaren baitan jarri du martxan mankomunitateak zerbitzua. Autobusak gaueko 23:30 irtengo dira, eta goizaldeko 4:30 eta 7:30 izango da itzultzeko aukera. Tiketak Haizea eta Errota tabernetan […]

Karle Garmendia margolari oroztarraren obra berreskuratuz

Karle Garmendia oroztarraren obra berreskuratzeko lanean dihardu Orotz-Beteluko Udala. Iazko jaietan haren margolanen erakusketa antolatu zuten; aurten, berriz, haren historia eta obra bilduko dituen liburu katalogoa prestatu dute. Gaur aurkeztuko dute, 19:30ean, udaletxean. Liburua 10€ truke eskuratu daite. Karle Garmendia oroztarra Higinio Blat margolariarekin ezkondu zen, eta hura ere bizi izan zen Orozen. Hurrengo igandera […]