Egia, justizia eta erreparazioa eskatuz, Mikel Zabalza omenduko dute 21ean
Azaroaren 26an 30 urte beteko dira Mikel Zabalza orbaiztarra azken aldiz bizirik ikusi zutenetik. Guardia Zibilak Zabalza atxilotu eta inkomunikatu zuen, terrorismoaren kontrako legea baliatuz. “30 urte hauetan ukapena eta isiltasuna izan dira nagusi. 30 urte hauetan gezurretan aritu dira, bertsio ofiziala defendatzeko; 30 urte hauetan, instituzio judizialek mesprezua ageri dute eta Estatuko eta Nafarroa […]