Artzibarreko etxeen izenen bilaketa

Etxeen izenen bila ari dira Artzibarren. Ibarreko oikonimiaren lanketa egiten ari da Otsailetik ibarreko zenbait bizilagunek osatutako lan talde batek. Eta igande honetan orain arte egin dutenaren aurrerapena erakutsiko dute ibarreko egunean, Artziko zelaian. Artzibarko Udalak, Euskara Zerbitzuaren bidez, ibarreko herrietako oikonimia (etxeen izenak) biltzeari ekin zion Otsailean, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren eta Euskaltzaindiaren aholkularitzarekin. Proiektu […]

Eskualdeko udalen zorra

Eskualdeko udalen zorrak aldaketak izan ditu azken urtean. Argitaratutako azken datuen arabera, batzuetan bai behintzat. Zorra duten udal gehienek murriztu egin dute zorra; zortzik zehazki. Abaurregainan, ordea, kontrakoa gertatu da; eta 2013. urtean baino zor handiagoa dute orain. Eskualdeko gainontzeko zazpi udalek, berriz, ez dute zorrik. 2014.urteko abenduaren 31ko datuak bildu ditu Irati Irratiak.

IRATI Lau ibarrak

Aezkoako Ibarraren Batzar Nagusiak, Zaraitzuko Ibarraren Batzar Nagusiak, Garaziko Mendi Sindikatak eta Xuberoako Mendi Sindikatak mugaz gaindiko elkarlanean urrats berria eman dute Iratiko Oihanaren kudeaketan “Irati, lau ibarrak” ekimena dinamizatuz. Astelehen honetan, lau erakundeek osatutako batzorde dinamizatzailea batzartu da Donibane Garazin. Administrazio hauetako eta Cederna Garalur-eko teknikarien laguntzaz, POCTEFAren datorren diru laguntza deialdian aurkeztu asmo […]

Uskararen eguna larunbatean, Erronkarin

Kebenko elkarteak Uskararen eguna ospatuko du Erronkarin, maiatzaren 27an, Ekialdea uskararen dirdira lelopean. Egun osoz, ekitaldi anitz izanen da. Besteak beste, herri bazkaria, Etxelarena fanfarrea eta kontzertuak. Oharkabe, Skarmentu, Zartako-K eta Trikidantz izanen dira. Antolatzaileek ekialdeko euskaldun guziak bildu nahi dituzte festan, Errotik Erronkarira eta Zangozatik Larrainera.