A20 HAUTESKUNDEAK: Emaitzak

Espainiar estatuko kongresu eta senaturako hauteskundeak izan ziren atzo. Eskualdean, dena den, Garraldan eta Oroz-Betelun eta Arrietan eta Saraguetan ere izan ziren hauteskundeak. Gure eskualdean kongrasurako hauteskundeek utzitako emaitzen laburpena duzue honakoa:  

A20 HAUTESKUNDEAK: Udaletako eta kontzejuetako emaitzak

UDALERRIAK GARRALDA Agurpación independiente Aranea 76       Francisco Javier Juamperez Huarte 52       Jose Angel Barberena Erro 51       Daniel Irigoyen Pedroarena 45       Miguel Jose Barberena del Rio 37       Angel Maria Loperena Rota 6         Baliogabe 8         Zuri 170     Errolda OROZ BETELU Agurpación electoral Berraburu 79 […]

Orbaizetako Olan kokatutako nobela beltz bat aurkeztu digu Ibon Martin idazleak

La Fábrica de las Sombras liburua ezagutu dugu. Ibon Martin idazle donostiarrak idatzitako nobela beltza da. Harekin izan gara gaur liburuan topatuko dugunaz solasean. [Audio clip: view full post to listen] Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko Anochece en el norte de Navarra. Una fría niebla flota entre los árboles de la selva de Irati, que duerme […]

Zerrenda bakarra, Aezkoako hauteskundeetarako

Atzo amaitu zen hauteskunde zerrendak aurkezteko epea, 13:00etan; eta talde bakar batek aurkeztu du zerrenda, EH Bilduk. Abenduaren 27an izanen dira hauteskundeak. Aurtengo bigarren deialdia da, abuztuaren 9an ez baitzen zerrendarik aurkeztu. Honakoek osatzen dute zerrenda. EH Bildu 1. Felix Jamar Jauregi (Independentea) 2. Josu Eseberri Lopez 3. Victor A. Burusko Juandeaburre (Independentea) 4. Karlos […]

Abenduaren 20an izango dira Garralda eta Oroz Beteluko hauteskundeak

Maiatzeko hauteskundeetan hautagaitzarik izan ez zuten udaletan ere abenduaren 20an egingo dituzte hauteskundeak, Espainiako Estatuko hauteskunde orokorrekin batera. Kontzejuetan ere izanen dira hauteskundeak egun berean. Asteazkenean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zituzten aurkeztutako hautagaitzak. Garralda eta Oroz Betelun hautagaitza bakarra izanen da; baita Saragueta eta Arrietako kontzejuetan. Luzaiden eta Hiriberrin, berriz, ez da inor aurkeztu. Nafarroako […]

Mikel Zabalzaren dokumentalerako dirua biltzeko kanpainari ekin diote

Mikel Zabalza orbaiztarraren kasua eta torturak Euskal Herrian izan duen eragina aztertuko duen Galdutako Objektuak dokumentala laguntzeko kanpaina jarri dute martxan. Ahotsa.info-ko egileetako bat, Pitu, izan dugu irratian. Crowfounding-ean nola parte hartu azaldu digu, eta dokumentala zertan den ere aurreratu digu: [Audio clip: view full post to listen] Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko Azaroaren 21ean egingo […]

Milioi bat euro baino gehiago utzi ditu ONCEek Pirinioetan

ONCEk atzo gauen egindako 11/11 zozketa bereziak 1.237.500 euro utzi ditu Pirinioetan. Milioi batekin saritutako kupoi bat eta 2.500 eurorekin saritutako 95 banatu ditu Peio Pettan Encaje Arozarenak, Erroibarren, Erronkarin, Zaraitzun, Aezkoan eta Orreagan. Bigarren sailkapenekoa da milioi bateko kupoia (bost zifra gehi seriea). Gainontzekoak, bigarren sariko bost zifra edukitzeagatik dira sarituak.