Egun On, Auñamendi! Aralar irratia eta Berdintasun diagnostikoaren bergogorapena

Asteartero egiten dugun geldialdia egiten hasi dugu saioa. Aralar irratian izan gara Martin Juanenak bertako kronika pasa zezan. Ondoren, Igualar kontsultategiko Arantxa Hernandezeri eginiko elkarrizketa berreskuratu dugu Auñamendi Gizarte Zerbitzuen mankomunitateak berdintasun diagnostikoa egiteko inkestak zabaldu baititu.   Izenburua: Urtarrilaren 18ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Euskalerria eta Xorroxin irratietara bisita eta Artelan eta komunitate energetikoak

Ohikoa legez astelehena izanda Euskalerria eta Xorroxin irratiak bisitatzen hasi dugu saioa. Lehendabizikoan Haritz Pascual izan dugu berri-emaile eta bigarrengoan aldiz Julen Zelaieta. Ondoren, ostegunean izanen den bilera aitzakitzat hartuz, Artelan lan ekimena eta komunitate energetikoak ezagutzen aritu gara Oihana Lorearen eskutik.   Izenburua: Urtarrilaren 17ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa […]

Egun On, Auñamendi! Mendixuten 250.alea eta Erronkariko konexioa

250. alea eskuartean dugula joan gara Mendixuteko Rita Labianorekin egotera. Berarekin errepasatu dugu Mendixuteko historia eta baita 250. alea ere. Ondoren, Juan Pito Bentara jo dugu Julian Gabasekin egotera bertako azken ordua pasa zezan.   Izenburua: Urtarrilaren 14ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Xantiren auzolotsak eta Ekialde Hurbilaren egoera Hala Bedin

Aurtengo lehendabiziko kolaborazioa izan dugu Xanti Begiristain lagunarekin. Oraingo honetan auzolotsekin jarraitu du, 5. atala gurera ekarria zeina Bilerarik ez izenburua duen. Ondoren, Ainhoa Alberdik Hala Bedin egindako kolaborazioa ekarri dugu Ekialde Hurbilean dagoen egoeraz jabetzeko.   Izenburua: Urtarrilaren 13ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Aralar irratia eta Armeniako egoera Hala Bedin

Urte berri on opa diogu lehendabizi Aralar irratiko Martin Juanenari eta ondoren berak helarazi digu Larraun-Lekuberriko kronika. Ondoren, Hala Bedi irratiko lagunek Karlos Zurutuzarekin izandako elkarrizketa ekarri dugu gurera Armeniako egoeraz jabetzeko. Izenburua: Urtarrilaren 11ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Euskalerria eta Xorroxin irratietara bisita

Bueltatu gara gure ohiko lanketara eta astelehenetan egiten genuen moduan Euskalerria eta Xorroxin irratiak bisitatu ditugu. Lehendabizikoan ohikoa lez Haritz Pascual izan dugu bertako kronika pasatzen. Bigarrengoan, aldiz, Julen Zelaieta izan dugu Lesakatik bertako kronika pasatzen. Izenburua: Urtarrilaren 10eko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Elebetean Behin eta Latinoamerika Hala Bedin

Gaur Gupirinioko kidea den Ainhoa Elizalderen eskutik ezagutu dugu Elebetean Behin ekimena. Berarekin ere hitz egin dugu idatz diezaiogun Pirinioari liburuskaren inguruan. Ondoren, Hala Beditik hartutako elkarrizketa izan dugu Latinoamerikako egoeraz jabetzeko Fakun Aznarezen laguntzarekin. Izenburua: Urtarrilaren 5eko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Euskalerria, Xorroxin eta Aralar irratietara 2022ko lehen bisita

Uste baino beranduago hasi dugu urtea Egun On, Auñamendin. Baina lagun zaharrekin egoteko aprobetxatu dugu eta  hainbat irratietatik buelta bat emateko ere. Gaur, Euskalerria irratian hasi dugu eguna Haritz Pascualen kronika jasotzen. Ondoren, Lesakara jo dugu,Xorroxin irratira Julen Zelaietarekin egotera ta bertako berriak jasotzera. Bukatzeko, Lekunberrin, Aralar irratian Martin Juanenarekin batu gara bertako kronika pasa […]

Egun On, Auñamendi! Auzperriko liburtegiko gabonak eta inmertsio linguistikoa Naiz irratian

Saioa Auzperriko liburutegian hasi dugu Mari Mar Agosen laguntzaz. Berak azaldu dizkigu gabonetarako dakarzkigun berritasunak. Ondoren, Naiz irratiko lagunek Paul Bilbao Kontseiluko kideari eginiko elkarrizketa ekarri dugu gurera, EAEn inmertsio linguistikoa ezartzeko akordioaren inguruan solasten dena. Izenburua: Abenduaren 23ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko