Egun On, Auñamendi! Bortuetako Euskalkien Foroa, erabakitze eskubidea Naiz irratian eta Aralar irratia

Astearte honetan Bortuetako II. Euskalkien Foroaz solasten hasi gara Gupirinioa taldeko Ainhoa Elizalde lagunarekin. Ondoren, Naiz irratitik hartutako elkarrizketa ekarri dugu gurera, Gure Esku Dagoko Amalur Alvarezekin eginikoa. Bukatzeko, Aralar irratira joan gara Martin Juanenaren ahotik bertako kronika jasotzera. Izenburua: Azaroaren 23ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko

Larunbat honetan Bortuetako Euskalkien Foroak zita bat dauka Erronkarin

Erronkariko eskola zaharrean izanen da larunbat goizean hitzordua, goizeko 11etan, bertan bilduko dira azken urte erdian eginikoak errepasatzeko eta Pirinioetako euskalkien inguruan egin beharreko lehen pausuak zeintzuk diren eztabaidatzeko. Gaurkoan, Gupirinioa taldeko eta Euskara alorreko dinamizatzailea den Ainhoa Elizalde izan dugu gurean azken berriak ematen Bortuetako Euskalkien Foroaren inguruan.   Ainhoa Elizalde Irati irratian

Bortuetako euskalkien foroa elkartuko da igandean Ariben

Pirinioko mahaitik sustatutako ekinbidea martxan jarriko da igande honetan Ariben. GuPirinioa taldekoek lagunduta Euskara lantaldeak martxan jarriko dute Bortuetako Euskalkien Foroa. Hausnarketa saio honetan 30 bat lagunek eman dute izena eta euskalkien egoeraz eta etorkizunaz arituko dira. Honetaz, gaurkoan GuPirinioako Ainhoa Elizalderekin hitz egin dugu. Ainhoa Elizalde Irati irratian

Egun On, Auñamendi! Bortuetako euskalkien foroa, Izadi Gurasoekin etxera eta Erronkariko konexioa

Gaurko saioa euskalkien inguruan solasean hasi dugu GuPirinioako Ainhoa Elizalderekin batera, igande honetan batuko baitute Bortuetako Euskalkien Foroa. Ondoren, Izadi Gurasoekin etxera dinamikako Nahia Ojeta izan dugu, Izadiren kasua azaltzen eta arratsaldeko dokumentalerako gonbidapena luzatzen. Bukatzeko, Erronkarira joan gara Julian Gabasekin egotera. Izenburua: Apirilaren 23ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko