Auritz eta oztopo arkitektonikoak

Gaurko saioan Xanti Begiristainek , Auritzko udalak bidalitako gutun bat irizpide hartuta hainbat kezka azaleratu ditu udalera bidalitako idazki batean. Lehenik Orreaga kaleko zuhaitzen botatzea ezbaian jartzen ditu, geroxeago Auritzen diren hainbat oztopo arkitektoniko salatuz eta euskarazko testuaren inguruko hainbat argibide emanez amaitu du hitzartzea. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to […]

Euskara baztertua euskal pilotan

Gaurkoan Xanti Begiristainek bi astetan behin egiten duen kolaborazioan, frontoietan bizi den euskararen egoeraren inguruko hausnarketa ekarri digu. Bertan azaldu digu apostuak daramaten artekariak dauden lekuan egonda beti gazteleraz egiten dute hain euskalduna den kirol honetan. Bere ustetan enpresen agindua da horrela jardutea. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]

Altsasu, PP eta zezenketak

Gaurkoan Xanti Begiristainek bi astetan behin egiten duen kolaborazioan, hiru kontu hauek landu ditu. Lehenik testu batean Altsasuko gertaerak eta Alderdi Popularraren itxikeria salatu du eta bigarrenean gertutasun handiko gutuna bidali dio zezenketetan parte hartzen duen zezen bati, bertako tortura saioa salatzeko asmoz. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]

Euskaltel bigarren mailako euskalduntzat gaitu

Hori esan digu Xanti Begiristainek bi astetan behin egiten duen kolaborazioan. Aipatu digunez etxean Euskaltelera pasatzeko erabakia hartu eta tramitazioa astean atea itxi zieten. Honekin harrituta ikusi izan zuen Kantabrian ezarrita zegoela eta bere buruari galdetu zergatik gurean ezin zen. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]

Errenta aitorpena ,eliza eta PPNV

Gaur Karlos Bueno Pato-ren kolaborazioa izan dugu.Gaurkoan azaldu digu errenta aitorpenean elizako kasilla markatu gabe ere elizak GKEn bitartez ere arlo sozialetik diru laguntzak jasotzen dituela. Baita ere PPk eta PNVk hitzartutakoa ekarri digu mahai gainera, hainbat urtetarako hipotekatzen gaituen akordioa bait da, gainera PP ustelkeriak jota dagoenean. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view […]

Pirinioko emakumeen ahotsa – 2. Partea

Gaurkoan Martxoaren 8ari begira sortutako saio berezia amaitu dugu. Gaur 2 hausnarketa izan ditugu: Maite Fernandez (Agoitzeko berdintsaun zinegotzia – Agoitz), eta karmele Galarza (Gure Aizpea emakume taldea- Aezkoa). Biek ederki asko azaldu digute lan nahiko geratzen zaigula egiteko benetazko berdintasuna lortzeko. Badugu lana gizartea eraldatzeko beraz goazen Martxoak 8ko mobilizazioetan parte hartzera! Klikatu hemen […]