ETAren disoluzioa eta euskarafobia

Gaurkoan Karlos Bueno Pato hainbat lehendakariaren lanen artean harrapatu dugu. Berak prestatutakoarekin jarraituz lehenik ETA erakundearen disoluzio eta horren inguruan egondako erantzunetaz solastu gara. Ondoren Nafar parlamentuko oposizio taldeek euskaran kontrako jazarpenaz aritu gara. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]

Katalunia, ustelkeria eta Espainiako Aurrekontuak

Aktualitatea lantzan dugu atal honetan. Gaur ere Karlos Bueno Patorekin izan gara. Saioan sartuta lehenik Kataluniako egoeraren inguruan aritu gara. Ondoren Cristina Cifuentesen Master amaierako lanaz aritu gara. Bukatzeko Espainiako Aurrekontuetan Nafarroari egokitutako partidaz elekatzen ibili gara baita UPNren jarreraz ere. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]

Martxoak 8, gartzela eta komunikabideak

Gaurkoan beti bezala aktualitateari so, Karlos Bueno Patorekin izan gara. Saioan sartuta lehenik Martxoaren 8ko mobilizazio egunera begira jarri gara, indar erakustaldi itzela izan bait zen. Ondoren Xabier Reyren heriotza ekarri dugu ere argi utziz herriak sentitua izan zuela bere heriotza. Bukatzeko, ikusita Gabriel Cruz txikiaren heriotza nola landu duteneztabaidatu dugu komunikabideen etikaren inguruan. Klikatu […]

Katalunia eta emakumea

Gaurko egunean lortu dugu Karlos Bueno Patorekin izatea. Saioan sartuta lehenik eta behin Kataluniara jarri gara begira eta bertan analizatu egin dugu Carles Puigdemont eta Anna Gabrielen egoerak. Tarte bat utzita emakumearen inguruan gure aletxoa jartzeko Eduardo Galeanoren hainbat bertso eta olerki bota dizkigu, honekin datorren osteguneko greba deialdira emakumeak animatuz. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko […]

Aldaketa klimatikoa, 2017a eta Presoak

Gaurkoan Karlos Bueno Pato izan dugu aurreko astean argindarra joan eta ezin izan ginelakoz egon. Gaurko saioan aurreko astekoa jarraitu dugu eta aldaketa klimatikoaren inguruan aritu gara lehenik. Ondoren 2017ak utzitakoari gainbegirada bat bota eta euskal preso politikoen inguruan hitzegiten amaitu dugu Lehoskotik tartea. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]

Bidea eman euskarari eta Hatortxu

Gaurko saioan Karlos Bueno Patorekin Hezkuntzan izanen den Enplegu Eskaintza publikoan zerrenda bakarraren aldeko mobilizazioaz aritu gara, nola ez erakunde ezberdinen jokamoldea ere ekarri dugu mahai-ingurura. Bukatzeko asteburu honetan izanen den 21. Hatortxurock ere ekarri nahi izan dugu gogora. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]

Pirinioetako ponentzia, presoak eta Katalunia

Gaurkoan Karlos Buenok Patok Pirinioetako mahaia eta ponentziak ekarri diguna aztertu digu, baita azpimarratu ere lan egin nahi duen edonork baduela zentzu honetan bere tokia. Gero Ibon Iparragirreren kasua ekarri du gogora zer nolako baldintzatan dagoen ikusita.Bukatzeko Kataluniara begira jarri gaitu eta baita hango egoeraren analisia egin ere. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view […]