Inpunitatearen kontrako argazkiak

Horrela deitzen da datorren ostegunetik aurrera Agoitzen ikusgai izanen dugu erakusketa. Erakusketa hau Sanfermines 78 Gogoan herri ekimenak eramaten du aurrera. Horretaz solasteko bertako kidea den Josu Chueca izan dugu. Erakusketa soilik ez German Rodriguezen kasua errepasatzeko aukera eduki dugu ere. Inauguruazioa ostegun honetan arratsaldeko 19:00tan, bisita gidatu bat eginen digutelarik. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko

Egun on, Auñamendi!

Gaurko saioa SF78 Gogoan herri ekimeneko Josu Chuecarekin hasi gara, ostegunean abian jarriko duten erakusketaren inguruan solasten. Ondoren, Martin Juanenaren laguntzarekin jarraitu dugu Aralar irratian. Bukatzeko Elhuyar fundazioko Quark Saioa izan dugu Antartikako zurrunbiloen ingurukoa.Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Uztailaren 2ko saioa Iraupena: 2:40 ordu Klikatu hemen saioa […]

Egun on, Auñamendi!

Gaurko saioa Euskalerria irratia bisitatatzen hasi dugu Mikel Bujandak prestatutako kronika jasotzeko. Ondoren Naiz Irratiko lagunek Amaia Izkori eginiko elkarrizketa ekarri dugu uztailaren 5eko mobilizazioaz jabetzeko. Bukatzeko Hala Bedi irratikoek Maider Mendizabal Emakume Pilotarien elkarteko kideari eginiko elkarrizketa ekarri dugu gurera, euren ekimenaz informazio gehio edukitzearren. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu […]

Egun on, Auñamendi!

Gaur, lehendabizi Karlos Bueno izan dugu bere kolaborazioarekin. Egunerokotasunaren analisi zorrotza egin dugu beraren laguntzaz. Ondoren Mirari Zabaltza bisitatzera joan gara Orbaitzetako Xeien inguruan solastera. Bukatzeko Amaren etxea liburuaren zozketa egin dugu Mitxel Irigarayk saria lortu duelarik. Zorionak!. Eta, nola ez, zine estreinaldiak errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Ekainaren 28ko saioa Iraupena: 2:45 ordu Klikatu hemen […]

Egun on, Auñamendi!

Gaurko saioa Abaurregainan hasi dugu, bertako Xeiak hastear zirela Oihane Ordoñezekin egon gara jai giroa dastatzen. Gero, Xanti Begiristain Madotzen kolaborazioarekin jarraitu dugu. Gaurkoan Manex eta zerrama titulua duen istorioa ekarri digu gure lagunak, baita Auritzeko Sanjuanen bi puntualizazio ere. Bukatzeko Artzibarrera joan gara Tere Iribarrenekin egotera eta Artzibarko Etxeak liburuaren inguruan solastera. Eta, nola […]