Deiedra Rebel Folk taldea ezagutzen

Gaur larunbatean Orbaitzetan taula gainean izanen den Deiedra Rebel Folk taldea ezagutzera joan gara. Horretarako bertako abeslari eta kitarjolea den Hibai Aiestaranen laguntza izan dugu. 2009an sortutako taldeak 200tik gora kontzertu eman ditu Hibaik argitu bezala eta larunbatean sekulako festa ziurtatuta dugula ere gaineratu digu. Gogoratu, larunbat honetan Orbaitzetan 21:00etan Deiedra Rebel Folk, ez ezazue […]

Egun on, Auñamendi!

Gaurko saioa Martin Juanenaren laguntzarekin hasi dugu Aralar irratian. Ondoren larunbatean Orbaitzetan jotzen izanen dugun Deiedra Rebel Folk taldea ezagutzera joan gara, taldeko abeslari eta kitarjolea den, Hibai Aiestaranen laguntzaz. Bukatzeko Elhuyar fundazioko Quark saioa izan dugu hiena erraldoi baten fosilaren inguruan solasten. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: […]

Egun on, Auñamendi!

Gaurkoa Euskalerria irratia bisitatzen hasi dugu, bertatik Mikel Bujandak prestatutako kronika jasotzen. Bukatzeko Hala Bedi irratiak Carlos Hernandez kontzentrazio eremuan inguruan eginiko elkarrizketa ekarri dugu gurera. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Maiatzaren 6ko saioa Iraupena: 2:40 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

GRABNI txapelketako finalak

Gaur Nafarroako selekzioako hautatzaile den Manex Pedroarena izan dugu txapelketa honen berri emateko. Berak ederki asko azaldu digu zer motatako txapelketa den, 6 federaziok eta milaka kirolari barnebiltzen dituen txapelketa da. Asteburu honetan finalak jokatuko dira eta bertan zonaldeko hainbat lagun daude txapela eskuratzeko borrokan. Animoak denoi! Partiduak: Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko

Egun on, Auñamendi!

Gaur, GRABNI jokuak direla eta Nafarroako Selekzioaren hautatzaile den Manex Pedroarenarekin izan gara honen inguruan elekatzen. Ondoren Julian Gabas bisitatzera joan gara Erronkariko kronika pasa zezan . Bukatzeko Hala Bedi irratikoek Carles Tornerri hizkuntza indigenen inguruko elkarrizketa ekarri dugu. . Eta, nola ez, zine estreinaldiak errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Maiatzaren 3ko saioa Iraupena: 2:40 ordu […]

Gerra hemen hasten da

Hauxe da gure hurrengo gonbidatua azaldu nahi izan duena. Gaur Joseba Sanz Ongi etorri errefuxiatuak-eko kide den eta Gerra Hemen Hasten da dokumentalaren egilea izan dugu saioan. Josebak Ina Robles suhiltzailearen kasuak grina piztuta munduko hainbat txokotan erabiltzen diren armen jarraipena egin zuen eta ohartu Euskal Herrian hainbat enpresa zirela armak egiten zituztenak. Egoera hori […]

Manex eta sugegorria

Gaurko saioan, Manexen berri izan dugu berriro Xanti Begiristain Madotzen eskutik. Halere istoriarekin hasi baino lehen, bergogoratu digu zonaldeko ekimenetan oztopo arkitektonikoak oraindik darraitela. Hau alde batera utzita, Manexen abentura berria kontatu digu sugegorri bat barnean gordetzen duen istorioa gainera, zer gertatuko zitzaion? Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko

Egun on, Auñamendi!

Gaurkoa, Xanti Begiristain Madotzen kolaborazioarekin hasi dugu. Gaurkoan Manex eta sugegorria titulua duen istorioa ekarri digu gure lagunak. Ondoren Joseba Sanz Ongi Etorri Errefuxiatuak-eko kidea eta Gerra Hemen Hasten da dokumentalaren egilea izan dugu, dokumentalaz eta armamentu-negozioaren inguruan aritu gara berarekin . Bukatzeko Hala Bediko lagunek Internacional Judia Anti-sionistako kidea den Liliana Cordovari eginiko elkarrizketa […]

Egun on, Auñamendi!

Gaurko saioa Martin Juanenaren laguntzarekin hasi dugu Aralar irratian. Ondoren Ozenki txistulari taldeko Jon Garmendiari eginiko elkarrizketa berreskuratu dugu, larunbatean Auritzen kontzertua emanen baitute. Bukatzeko Elhuyar fundazioko Quark saioa izan dugu mikroplastikoak airean egotearen inguruan solasten. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Apirilaren 30eko saioa Iraupena: 2:40 ordu Klikatu […]