Egun on, Auñamendi!

Gaurko saioa Auritz bisitatzen hasi dugu. Bertan Carlos Zuzarekin elkartu gara, Bunkerretako ibilbidearen inguruan solasteko. Ondoren Elhuyar Fundazioko Quark saioa izan dugu,pertsona ezinduen pentsamendua irakurtzen duen sistema aztertzen. Jarraian , Unai Zabaleta bisitatzera joan gara bertako kronika jasotzera.  Bukatzeko Alberto Jolisen elkarrizketa berreskuratu dugu larunbat honetan hitzaldia emango baitu Aezkoako Etxean Sahararen egoeraren inguruan.Eta nola […]

Taupada berriendako ate irekiak

Larunbat honetan Taupadak Haur eskolak ate irekien jardunaldiak antolatu ditu Agoitzen. Haur eskolaz eta jardunaldiaz hitz egiteko, bertako koordinatzailea den Maider Eslabarekin izan gara. Berak lagunduta hezkuntza eredua eta eskola beraren izaera errepasatu dugu. Ate irekien jardunaldiak 11:00etan hasiko dira larunbat honetan Agoitzeko Haur eskolan. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko

Egun on, Auñamendi!

Gaurkoa, Aralar irratia bisitatzen hasi gara. Bertatik Martin Juanena aritu zaigu Larraun-Lekunberriko kronika pasatzen. Ondoren Gero Axular Dantza taldeko zuzendaria den Juan Luis Unzurrunzagarekin izan gara igandeko ikuskizunaz hitz egiten. Bukatzeko Taupadak Haur eskolako koordinatzailea den Maider Eslabarekin izan gara haur eskola bisitatzen eta ezagutzen.Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! […]

Ezagutu dezagun Dravet

Igande honetan Dravet Sindromea pairatzen duten haur zein familiekin elkartasunezko Agorrila ikuskizuna dugu Agoitzen. Hori aprobetxatuz Ana Hornosekin egon gara, eritasunaren inguruan solasten, nola ez Apoyo Dravet elkarteaz ere aritu gara berbetan. Ikuskizuna 7 euroko prezioa du, Gure Axular dantza taldeak antzeztuta eta igandean 18:00etan Agoitzeko Kultur Exean izanen ditugu. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko

Egun on, Auñamendi!

Gaur, Dravet Sindromea zer den ezagutzen hasi gara Ana Hornos Apoyo Dravet elkarteko kidearekin. Ondoren Irulegi irratiko berriak izan ditugu .Bukatzeko, ostiralero bezala, Julian Gabas bisitatzera joan gara Erronkariko kronika jasotzeko. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta zine estreinaldiak errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Otsailaren 15eko saioa Iraupena: 2:00 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun on, Auñamendi!

Gaurko saioa, EH Bildu Erroibarko zinegotzia den Joseba Martinezekin hasi dugu larunbat honetan EH Bilduk Pirinio mailako batzarra deitua baitu eta horretaz aritu gara berarekin. Bukatzeko Hala Bedi irratiko lagunek Andrea Olea freelance kazetariari eginiko elkarrizketa ekarri dugu Siriako egoeraz jabetzeko. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Otsailaren 14ko […]