Babilonia, Bilbao eta New York artean ibili ziren Agoitz eta Auzperriko irakurle taldeak

Mikel Antzak gidatutako irakurle taldeek bidaiatu ziren literaturaren bitartez. Auzperriko irakurle taldeak Babiloniara egin zuen bidaia, Joan Mari Irigoien obra irakurrita, Agoitzekoak aldiz Kirmen Uriberen laguntzaz Bilbao-New York-Bilbao tartea zeharkatu zuten. Solasaldi goxoek eman zioten akabera bi lan hauen irakurraldiei. Hauen inguruan solasean ibili gara Mikel Antzarekin eta hurrengo hitzorduak zein izanen diren komentatu dizkigu. […]

Ez erran inori eleberriaren lanketak Auzperri eta Agoitzeko irakurle taldeetan eta Mikelen aurkako ekinaldia

Irakurle taldea dagoen aldioro izan ohi gara Mikel Antza Auzperri eta Agoitzeko irakurle taldeetako dinamizatzailearekin. Gaur, Ez Erran Inori, sexu abusuen inguruan darabilen Maddi Ane Txoperenak idatzitako eleberria. Honetaz aparte azkenaldian Mikel bera Coviteren kexaren eraginez Nafarroako Gobernuak bertako udalei errekerimendua helarazi die dinamizatzaile kargutik kendu dezaten. Horri erantzuten Auzperriko Irakule Taldeko partaideek idatzi bat […]

Udazkenenarekin batera hurbildu gara Aurizberriko Liburutegiko nobedadeak ezagutzera

Gaur berriz eduki dugu Mari Mar Agos Aurizberriko liburutegiko liburuzaina bere ohiko kolaborazioarekin, aspaldiko partez berarekin egon behar ginela eta gauza batengatik edo bestearengatik ezin izan gara lehenago gerturatu. Gaurkoan irakurle taldeaz, irakurketa lagunduaren egitasmoa eta etorkizunean izanen diren ekintzak izan ditugu hizketagai. Mari Mar Irati irratian:

Agoitzeko eta Aurizberriko irakurle taldeek ireki dute ikasturtea eta irakurketa lagundua martxan jarri dute Aurizberrin ere

Pasa den astean elkartu ziren lehenbizikoz ikasturte honetan. Aurizberrin asteartean batu ziren Eneko Barberenaren Suak Erreko Ez Balu eleberri beltzaz solasteko. Asteazkenean aldiz, Agoitzeko Euskararen etxean izan zen zita eta bertan Miren Agur Meaberen Kristalezko Begi Bat eleberria landu zuten. Honetaz aparte, Aurizberrin irakurketa lagundua egitasmoari emanen diote bide, Miñan eleberriarekin, batez ere euskaraz irakurtzea […]

Ordutegi aldaketa eta euskarazko irakurle taldea

Gaur berriz eduki dugu Mari Mar Agos Aurizberriko liburutegiko liburuzaina bere ohiko kolaborazioarekin. Gaurkoan astelehenetik aurrera arratsaldeko ordutegia izanen duela azaldu eta baita euskarazko irakurle taldea urrian hasiko dela komentatu digu ere. Mari Mar Irati irratian:

Auzperri eta Agoitzeko irakurle taldeen errepasoa Mikel Albisurekin

Gaurkoan ikasturtean zehar Aurizberrin eta Agoitzen egondako irakurle taldeen inguruko balorazioa egin dugu, hauen dinamizatzailea den Mikel Albisu Mikel Antzarekin. 7 liburu lehendabizikoan eta 6 bigarrengoan izan dira irakurritakoak eta oro har oso balorazio positiboa egin du Mikelek, baita erabiltzaileek ere. Urritik apirilera hilabetez hilabete aritu dira euskarazko literaturaz solasean eta talde giro apartak izan […]

Irakurle taldea eta hazien liburutegia

Gaur berriz ere izan dugu gurean Aurizberriko liburuzaina den Mari Mar Agos. Gaurkoan amaitu berri den euskarazko irakurle taldeaz solastu zaigu hasieran. Ondoren, hazien liburutegiaren azken ordua ekarri digu baita bertatik pasatzeko gonbitea luzatu ere. Mari Mar Irati irratian:

Aurizberriko liburutegira goaz bertako berritasunen bila

Hori egiten dugu bi astetan behin Mari Mar Agosen laguntzarekin. Aste hauetarako hainbat ekimen antolatu ditu baina batez ere bertako lana dauka arduratuta liburuak sailkatze bidean. Aurreratu digu ere irakurle taldea datorren apirilaren 25ean batuko dela azkenengoz ikasturte honetan. Liburuaren eguna dela eta zenbait kontu antolatu ditu ere. Mari Mar Irati irratian:

Aurizberriko eta Agoitzeko irakurle taldeak eta Mikel Antzak eginiko bira

Apirila hasiera mugitua izan du Auritzeko idazleak, Elorrioko Gazte Topagunean Maddi Ane Txoperenarekin hitzaldi bat eman baitzuen eta ez hori bakarrik, Iraultza eta Bizi komiki liburuaren edizio katalanarekin, Revolució i Viurerekin bira txiki bat egin du ere Kataluniatik. Horretaz aparte ,gaur Aurizberriko eta Agoitzeko irakurle taldeen inguruan solastu gara Mikel Albisu Mikel Antzarekin. Azken saioan, […]