Aezkoan udako tailerretan parte-hartzeko izen ematea ireki dute

Udan aisialdia euskaraz disfrutatzeko tailerretan parte hartzeko izen emate epea ireki dutela ekarri digu gaurkoa Idoia Zabaltza euskara teknikariak. HH eta LH 1 eta 2 adinean dauden haurrei zuzendutako tailerrak dira, euskaraz eta Aribeko Aezkoako etxean eman ohi dira astearte eta ostegunetan. Ez hori bakarrik, tailerra hauek emanen dituzten gazteen bila ari direla ere komentatu digu eta norbaitek interesa balu, bere hautagaitza zerbitzuak@dindaia.eus helbidean aurkez lezakeela.

 

Izena emateko formularioa : Udako Tailerrak Galdetegia

 

Idoia Zabaltza Irati Irratian

Iruzkindu