Musika elektronikoa, Manexen eskutik
Izenburua: Abenduaren 15eko saioa Iraupena: 1:00 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]
Izenburua: Abenduaren 15eko saioa Iraupena: 1:00 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]
Bi aste pasa dira, Irrintzia irizpide izandako Erraiak dokumentalaren estreinalditik. Dokumentalaz solasteko Ekain Martinez de Lizarduy izan dugu, dokumentalaren zuzendari eta gidoigilea. Berak lagunduta lanaren prozesu osoa errepasatu dugu, jakinda gure zonaldeko Karmele eta Koldobike agertzen direla bertan. Berak aipatu digun moduan estreinaldia bikain joan zen, oso nabarmena izan zela jendea hunkiturik irten zela filma […]
Gaurko saioan, Karlos Buenorekin izan gara Lehoskotik atalarekin. Gaur Patok botere faktikoetaz, elikaduraz eta oroimenaz hitz egin digu, azken honetan Idoia Aierbe gogoan edukita bereziki Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]
Gaurkoa, Karlos Buenok gidatzen duen Lehoskotik atalarekin hasi dugu, errealitateak emandako popurri batekin. Botereaz, elikaduraz eta oroimenaz aritu gara elekatzen. Ondoren Ekain Martinez de Lizarduy izan dugu ,Erraiak dokumentalaren inguruko zertzeladak errepasatzen. Nola ez, Julian Gabas bisitatzera joan gara Erronkariko kronika jasotzeko. Bukatzeko Irulegi irratiko lagunek bidalitako kronika eskeini dugu. Eta, nola ez, berriak, inguruko […]
Datorren igandean izanen da, arratsaldeko 17:00etan. Hortaz elekatzeko Bittor Aroskoa izan dugu. Berarekin Zerika taldearen helburuak eta bilgioaren nondik norakoak errepasatu ditugu. Beraien ekimenak diruz hornitzeko kamisetak eta Xamarrem Etxera Bidean liburua eros dezakegu, kamisetak elekatumokartean@yahoo.es helbidean eskatuz eta liburua Aribeko gasolindegian zein Garraldako ostatuan erosiz. Kamisetak 13€ prezioa dute eta liburuak 14€ Kartela Kamiseta […]
Gaurkoan, Xanti Begiristainek bere ibilbide normalera itzuli zaigu, Manexen 24. abentura kontatzen. Abentura honetan Manex eta bere lagun batek Horma-txori edo Txolarre batekin izandako istorioa kontatu digu. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]
Gaurko saioa,Xanti Begiristainen kolaborazioarekin hasi dugu. Gaurkoan Manex bihurriaren 24. atala izan dugu, Manex eta Hormatxoria izenburua duena. Ondoren, Info 7ko lagunek Sortuko kidea den Eneko Compainseri eginiko elkarrizketa ekarri dugu. Bertan bere tortura salaketaren nondik norakoak azaldu ditu Enekok. Bukatzeko, Zerika Aezkera taldeko kidea den Bittor Aroskoarekin elkartu gara igandeko bilgioaz elekatzeko. Eta, nola […]
Gaurko saioan Jose Ignacio Ubaurekin zita genuen baina azken unean ezin izan da gurekin egon. Bere ordez Info 7ko lagunek CUPeko David Fernandezi eginiko elkarrizketa ekarri dugu. Gero Unai Zabaleta bisitatzen jarraitu dugu Leitzaldeko kronika jasotzeko. Eta nola ez eguneko berriak, eguraldia eta agenda errepasatu ditugu! Entzun! Izenburua: Abenduaren 12ko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu […]
Gaurkoan, atzoko argindar mozketa dela eta pendiente utzitako bisita egin dugu Euskalerria irratira, zeinetan Mikel Bujandak bertako kronika pasa digun. Ondoren, Aralar irratiko Martin Juanenarekin izan gara Larraun-Lekunberriko kronika jasotzen. Bukatzeko Elhuyar fundazioko 2 Quark saio izan dugu Modela itzultzailearen ingurukoa eta genetikoki eraldatutako umeen ingurukoa. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu […]
Gaurkoan, gazteleraz egitea tokatzen zitzaigun, baina bi ahobizi garenez eta Euskaraldiari fideltasuna zor genionez euskaraz egin dugu kolaborazioa. Gaur Karlos Buenok, Patok Iñigo Cabacas eta Naparra auzietaz solastu da, injustizia oro har salatzeko. Ondoren berri on moduan Sara Fernandez eta Karmele Solagurenen aitortzak ekarri ditu uhin gainera. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full […]