Egun on, Auñamendi!

Gaurkoan lehenik eta behin Leire Barberena eduki dugu saioan, abian jarri den Pirinioko Gazteria ikertuko duen planaren inguruan hitzegiten.Ondoren Jesus Mascaraque Masca izan dugu gurean ekonomiaren inguruko kolaborazioarekin. Gaur Nafarroara begira jarraitu dugu eta bertan Erdi Aroko Nafar gizartean zeuden frankoen eta petxeroen inguruan aritu zaigu. Bukatzeko Unai Zabaleta izan dugu Karrape irratitik Leitzaldeko berriak […]

Egun on, Auñamendi!

Gaur asteartero bezala,Aralar irratira joan gara Martin Juanenarekin topo egitera eta hango berriak jasotzera.Gero Bertsolari Txapelketa Nagusiko Amurrioko finalaurre kanporaketaren laburpena jaso dugu gurean.Bukatzeko Elhuyar fundazioaren Quark saioa izan dugu Keopsen piramidearen inguruan hitzegiten. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Azaroaren 21eko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu hemen saioa […]

Egun on, Auñamendi!

Gaurko saioan Mikel Bujanda izan dugu Euskalerria irratitik Iruñerriko kronika pasatzen.Ondoren Xorroxin irratira jo behar genuen baina arazo teknikoak direla medio, Info 7ko lagunek Pantxika Arranbide eta Idoia Eraso kazetariei eginiko elkarrizketa ekarri dugu. Bukatzeko Andres Bidarte animali emeen ugalkoratsun ezaren inguruan mintzatzen. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: […]

Egun on, Auñamendi!

Gaurkoan Jaione Karrera Altsasuko auziko gazteen abokatuarekin prozesu horren egoeraz aritu gara. Ondoren Info 7ko lagunek Franck Dolossor kazetariari eginiko elkarrizketa ekarri dugu, azken honek Estitxu bakarlariaren inguruan eginiko dokumentalaz aritzen den elkarrizketa alegia. Bukatzeko Julian Gabas bisitatu dugu Erronkari aldean izanen diren kontuetaz hitzegiteko Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak , agenda eta zine […]

Egun on, Auñamendi!

Gaurkoan bi astetan behin dugun kolaborazioa izan dugu, non Xanti Begiristainek Manex mutiko bihurriaren historiaren 9. atala kontatu digu, asto batekin edukitako tirabira hizpide duena. Bestetik Aezkoako Gazte Asanbladako Unai Landa izan dugu larunbateko bilkura irekiaren inguruan mintzatzen.Ondoren Info 7ko lagunek Andrea Momotiori eraso sexisten tratamenduaren inguruan eginiko elkarrizketa ekarri dugu. Bukatzeko Bernadette Argainetorri zaigu […]

Gure rolak desikasten jarri behar gara

Hori bera deritzo gure hurrengo gonbidatuak.Teresa Iriarte, “Accion Contra la Trata” plataformako kidea dugu. Datorren ostiralean Agoitzen hitzaldi bat ematera dator “Zergatik gara matxistak?Maskulino singularra nola eraikitzen den” izenburupean. Bertan azalduko dituzte zein jarrera dagozkie rol bakoitzari eta zer egin beharko litzateke rol hoietatik eratorritako jarrera hoiek desikasteko prozesua abiatzeko. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio […]

Egun on, Auñamendi!

Gaurkoan, Unai Zabaleta izan dugu Karrape irratitik Leitzaldeko berriak ekartzen. Ondoren Teresa Iriarte izan dugu gurean, “Accion Contra la Trata”-ko kidea, zein matxismoaren inguruko hainbat argipen eman dizkigun. Bukatzeko Bertsolari Txapelketa Nagusiko Durangoko saioaren laburpena egin dugu, zeinetan Aitor Mendiluze izan zen garaile. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: […]

Biktimaren zainketa bermatu behar da beste edozerren gainetik

Hau aipatu digu Iratxe Alvarez, Sexu Indarkeriaren aurkako plataformako kidea, Sanferminetako talde bortxaketaren epaiketaren harira. Berarekin solasean azaldu digu eraso sexistei erantzunez Iruñea eta Nafarroa oro har eredugarri dela,nahiz eta oraindik bada bidea egiterik. Bestetik komunikabideen jokabideaz ere hitz egin dugu eta onartu digu komunikabide askok morboa bilatu dutela kasu honekin. Baita ere erasoen larritasunaz […]