Egun on, Auñamendi!

Gaur Garraldako bizilaguna dugun Gonzalo Santomárekin aritu gara berak parte hartu duen liburuaz elekatzen. Ondoren Info 7ko lagunek Gonzalo Boye abokatuari eginiko elkarrizketa ekarri dugu Puigdemont-en egoera azaltzeko asmoz. Bukatzeko Andres Bidarterekin egon gara Looping Illness eta Linfaszitisaren inguruan hitz egiten. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Uztailaren 16ko […]

Egun on, Auñamendi!

Gaurkoan Karlos Bueno Pato izan dugu Lehoskotik atalarekin. Gero Patricia Carballorekin egon gara elutsEDER aldizkariaz mintzatzen. Bukatzeko denboraz larri genbiltzala ezin izan gara Julian Gabasekin egon. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak , agenda eta zine estreinaldiak errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Uztailaren 13ko saioa Iraupena: 2:45 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko [Audio clip: view full […]

Erroibarko eguna

Joseba Martinez izan dugu gonbidatu gisa, Erroibarko eguna aurkezten. Bi egunetako egitarau borobila prestatu dute, iada 30 urtetik aitzin datorren ospakizun honetan. Larunbateko ekitaldiak Lintzoaingo herrian eginen dira eta igandean Sorabilgo gune komunalean, non bertan izanen den egun handia. Programazioa: Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]

Egun on, Auñamendi!

Gaurkoan Joseba Martinez izan dugu Erroibarko egunaren inguruan hizketan. Ondoren Xanti Begiristain izan dugu Manexen 21. desbenturen kontakizunarekin, gaurkoan Manex eta jostaketa izan du goiburutzat. Bukatzeko Info 7ko lagunek Nagore Laffageren ama den Asun Casasolari eginiko elkarrizketa ekarri dugu, Nagoreren erahilketaren 10. urtemugan. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: […]

Emakumeen osasun kardiobaskularra eta lana

Gaurko saioan Jose Ignacio Ubauren kolaborazioa izan dugu. Gaur aurreko programaren errepasoarekin hasi gara. Ondoren emakumezkoen osasun kardiobaskularra zaintzeko hainbat irizpide eman dizkigu. Bukatzeko bizitza osasungarri bat izateko, lanak gure bizitzetan dituen ondorioak ikertu ditugu baita hainbat irizpide eman ere egoera hobetzeko. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]

Landarte moldaketak eta ordutegiaren zehaztapenak

Gaurkoan Mari Mar Agos-en kolaborazioa izan dugu. Ahaztu baino lehen gogoratu digu zein den udako ordutegia. Ondoren Landarten izandako azken moldaerak azaldu dizkigu, hortxe dugu iada abuztuaren 4a. Bi astetan izanen dira lan saioak eta ez da soilik Auzperritarendako izanen. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]