Egun on, Auñamendi!

Gaurkoan Mikel Bujanda izan dugu Euskalerria irratitik Iruñerriko kronika pasatzen.Ondoren Xorroxin irratira jo dugu non Julen Zelaietak, asteburuan gaixorik egon den arren, prest eduki dugu Lesakako estudioetatik ekarri dizkigu bertako berriak. Bukatzeko Andres Bidarte izan dugu ahuntz eta ardien jarrera sozialen inguruan mintzatzen. Ez dugu ahaztu behar ere Piriniotako Emakumeen topaketetako Karmele Galarzaren balorazioa ere […]

Katalunia,Nafarroa eta Presoak

Hiru asteko etenaldia eta gero indarberrituta itzuli da Pato.Gaurko saioan Karlos Bueno Pato Kataluniako egoerari so egon da. Ondoren gertuagoak diren beste bi egoera landu ditugu, Nafarroako egoera PP eta UPNren eraginez eta baita presoen inguruko egoera ere, aintzat hartuta Ibon Iparragirre eta Mikel Otegi bezalako kasuak. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full […]

Doluaz mintzatzen

Honela aritu gara Amaia Arozarena Goizargi elkarteko psikologoarekin. Ederki asko azaldu digu zer den dolua eta zein akats izaten ditugun doluari aurre egiten. Gonbidatu gaitu arratsaldeko hitzaldira gerturatzera baita ere Goizargik datorren astean antolatu dituen ekintzetara. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]

Egun on, Auñamendi!

Gaurko saioan Karlos Bueno Pato izan dugu Lehoskotik atalarekin. Gaurkoan Katalunia, Nafarroa eta Presoen egoerak izan ditugu hizketagai. Bestetik Amaia Arozarena izan dugu doluaz mintzatzen. Baita ere Erronkari aldera jo dugu Julian Gabasekin egoteko eta harekin errepasatu dugu Erronkariko agenda. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak , agenda eta zine estreinaldiak errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: […]

20 urteren buruan agur.

Hori esan digu Bilaketa Txarangako kide den Pesu. Larunbat honetan 20. urteurren jaia eta agurra batuko dute Agoitzeko kaleetan. Bere laguntzaz txarangaren ibilbidea errepasatu dugu, plaza aunitz igarotako txaranga izan bait da. Halere gure zorionerako eta esperantzarako agur bat baino gero arte bat izan daitekeela ere aitortu digu Pesuk. Kartela: Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio […]

Pirinioko emakumeak parte-hartzeko hautua egin dute

Hala adierazi digu Ana Sagardoi Xaiki emakume taldeko kidea.Larunbat honetan “Pirinioan parte hartuz” lelopean egingo diren emakume topaketen antolatzen dihardute eta iaz bezala Pirinio osoko emakumeak elkartu eta amankomuneko arazoi nola aurre egin adostu eginen dute. Egun osoko egitaraua prestatu dute, ezin duzue galdu! Kartela: Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to […]

Egun on, Auñamendi!

Gaurko saioan Idoia Zabalzaren kolaborazioa izan dugu eta Aezkoako Ibarreko Etxeetako euskal izenen liburuaz aritu gara. Gero Agoitzera jo dugu eta bertan Pesu-rekin egon gara Bilaketa Txarangaren agur jaiaz mintzatzen. Baita ere Zaraitzura jo dugu eta bertan Ana Sagardoik Pirinioko emakume topaketetaz mintzatu zaigu. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! […]

Nafar foruen jaiotza

Gaur,saioan, Jesus Mascaraque Masca-ren kolaborazioa izan dugu bi astetan behin gertatzen den bezala. Gaurkoan norabide aldaketa egin dugu eta Nafarroaren altxor bitxienetako bat ekarri dugu, Nafar Foruak. Maisuki azaldu digu Mascak zer diren eta nondik datozen Nafar foruak eta nola ez nolako egoeratan heldu ziren gure historiara. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full […]

Egun on, Auñamendi!

Gaurkoan Jesus Mascaraque Masca izan dugu gurean ekonomiaren inguruko kolaborazioarekin. Gaur biraketa bat eman eta Nafarroari begira jarri gara eta bertan foruak nondik datozen azaldu dugu.Gero Unai Zabaleta izan dugu Karrape irratitik Leitzaldeko berriak ekartzen. Bukatzeko Irulegi irratira jo dugu non Bernadette Argainek ekarri dizkigu bertako berriak. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda […]

Hustutzea momentuz gelditu da

Hala adierazi digu Amaia Ekisoainek, Lizoain-Arriasgoitiko alkatesak Feliciaren hustutzearen inguruan. Atzokoan zuten etxetik botatzekoa Felicia Artzapezpikutzak inmatrikulatutako etxe batetik baina zerrailagileak uko egin zion lan hori burutzeari. Amaiarekin batera kasua errepasatu dugu eta antzeman dugunez behintzat Artzapezpikutzatik ez da borondaterik egon akordio batetara iristeko. Jende aunitz bildu zirela ere aitortu digu Amaiak batez ere familiari […]