Egun on, Auñamendi!

Gaurko saioan Mikel Bujanda izan dugu Euskalerria irratitik Iruñerriko kronika pasatzen.Ondoren Xorroxin irratira jo dugu non Julen Zelaietak, aspaldiko partez gurekin egona ez zena,k ekarri dizkigu bertako berriak. Bukatzeko Andres Bidarte izan dugu izaki bizidunen arnasketaren eta ondestearen kolapsoaren inguruan mintzatzen. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Urriaren 16ko […]

Goazen heriotzaz hitzegitera eta erabakitzera

hala adierazi digu Manu Eciolazak. Gaur egun tabua izaten darrai baina zenbait tokitan iada aukerak irekitzen hasi direla aitortu digu. Betiere azpimarratu digu heriotza duinaren inguruko erabakiak egoera kritikoetan aplikatzea bilatzen dela,hots muturreko egoera suertatzen bada. Azaldu digu ere nola egin genezakeen testamentu bitala eta gomendatu ere norbanako denek egitea. Hitzaldia gaur Urriak 13, 19:00 […]

Egun on, Auñamendi!

Gaurkoan Manu Eciolaza izan dugu testamentu bitalaz eta heriotza duinaz elekatzen. Ondoren Info 7ko lagunek Josu Juaristi EHBilduko europarlamentariari eginiko prozesu independentisten inguruko elkarrizketa ekarri dugu. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak , agenda eta zine estreinaldiak errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Urriaren 13ko saioa Iraupena: 2:40 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko [Audio clip: view full […]

Maafa vs iraultza industriala

Gaurkoan Jesus Mascaraque Masca-ren kolaborazioa izan dugu bi astetan behin gertatzen den bezala. Gaurkoan Maafa(esklabotzak ekarritako hondamendia) eta iraultza industrialak edukitako erlazioa azaldu digu. Bertan jakin izan dugu nola jokatzen zuten esklaboekin eta zer nolako ekonomia suspertzen zuten. Hementxe duzue garaiko komertzioaren hirukia: Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]

Neskatoak: Emakumearen egoera aldarrikatzen

hala adierazi digu dokumentalaren zuzendaria de Jon Abrilek. Aitortu digu emakumeen paperen inguruko dokumentalik ez egoteak eta bere inguruan entzundako hainbat istorio bultzatu zuen dokumental hau ekoiztera. Aipatu digunez oso istorio latzak zein interesgarriak barnebiltzen ditu bere lanak. 15 testigantza jasota egin zuen halere aitortu duenez jakin badaki ehundaka emakume izan zirela egoera beretsuetan. Dokumentalaren […]

Egun on, Auñamendi!

Gaurkoan Jon Abril Neskatoak dokumentalaren zuzendaria izan dugu, bere dokumentalaz mintzatzen. GeroJesus Mascaraque Masca izan dugu gurean ekonomiaren inguruko kolaborazioarekin. Gaur esklabotza eta iraultza industrialaren arteko erlazioa azaldu digu. Bukatzeko Irulegi irratira jo dugu non Bernadette Argainek ekarri dizkigu bertako berriak. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Urriaren 11ko […]

Haikuetan murgilduta

Hola ematen du bizi dela gure ondorengo gonbidatuak.Socorro Latasa da Agoitzeko idazlea, larunbat honetan bere liburua aurkezten bait du Agoitzeko kultur etxean “Al filo del otoño”. Bere ibilbidea errepasatzeko aukera eduki dugu eta baita irakurle klubaren hainbat kontu landu ere. Hitzordua larunbata 14, 19:00etan Agoitzeko Kultur etxean Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full […]

Demokrazia eta erabakia

Hori da eskatzen dena herritar dinamika berri baten bitartez. Gaurkoan Hedoi Etxarte izan dugu dinamika horren sustatzaileetako bat eta berak argudiatu digu zergatik behartuta sentitu diren horrelako dinamika bat abiaraztera. Asaldatuta ikusi zuen bere burua ikusi zuenean Katalunian urriaren 1ean zer gertatzen zen ikusita eta zer nolako erantzunak ematen ari ziren, beraz hainbat herritarrekin elkartu […]

Egun on, Auñamendi!

Saioan Socorro Latasa idazle agoiztarra izan dugu “Al filo del Otoño” liburuaz mintzo. Gaurkoan ere Aralar irratira joan gara Martin Juanenarekin topo egitera eta hango berriak jasotzera. Ikasturte honetan estreinakoz Elhuyar fundazioaren Quark saioa eman dugu zein Nobel saridunez aritu zaigun. Bukatzeko Hedoi Etxarte izan dugu Demokrazia eta erabakia dinamikaren inguruan mintzatzen. Eta, nola ez, […]

Marihuana landatzeagatik ikertua

Pasa den Urriak 3an Goardia Zibilak Hiriberri aldean arakatze bat egin zuen Marihuana ote zutelakoan. Arakatzean 18 landare topatu zituzten eta eremuko jabea inputatu zuten osasunaren aurkako delituagatik. Landareak tomate eta arto-landareen artean topatu zituzten. Azkenik Goardia Zibilak landareak atxiki eta suntsitzera eraman zituen.