Aezkoatarrak margotzen

Gaurko saioan Begoña Munarriz izan dugu astelehenean Errotaberri tabernan erakusketa ezarriko bait du eta liburu bat aterako duelako “Aezkoan@s” izenburuarekin. Hainbat urteetako lana izan da, gainera ez dira erretratuak soilik, baizik eta erretratu hoietan dauden pertsonak bere bailaraz pentsatu eta etorkizunean nahi dutena ere azaldu nahi izan ditu elkarrizketen bidez. Lan ikusgarria datorren astelehenetik 27ra […]

Egun on, Auñamendi!

Gaur gurean Karlos Bueno Pato izan dugu Lehoskotik atalarekin. Bertan mass media eta manipulazioa izan ditugu hizketagai. Bestetik ere Begoña Munarriz izan dugu datorren astean Errotaberrin egingo duen erakusketaz eta ateratzear dagoen liburuaz elekatzen. Gaurkoan ere Amaiur aldera jo dugu Koldo Goienetxerekin Amaiurren asteartean izanen diren behor, ardi eta artzai txakurren lehiaketaz mintzatu gara. Eta, […]

Auritzen iraganera argazkitan

Gaurko saioan Joxepe Irigarai izan dugu bihar Auritzeko Kultur etxea bere liburua den Auritz argazki zaharretanen gehigarri bat aurkezten bait da. Gehigarri honek 120 argazki ditu halere balore handiagoa daukate liburuan eta gehigarrian agertzen diren argazkien istorioak, Joxepek aipatu digun moduan. Kartela: Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]

Euskara baztertua euskal pilotan

Gaurkoan Xanti Begiristainek bi astetan behin egiten duen kolaborazioan, frontoietan bizi den euskararen egoeraren inguruko hausnarketa ekarri digu. Bertan azaldu digu apostuak daramaten artekariak dauden lekuan egonda beti gazteleraz egiten dute hain euskalduna den kirol honetan. Bere ustetan enpresen agindua da horrela jardutea. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]

Turismofobia

Entzuleen proposamenekin lantzen du turismoa Angel Mari Loperenak. Gaurkoan, pil-pilean dagoen gaia hartu dugu, medioek hainbeste aipatzen dabiltzan turismofobia. Angel Marik ederki asko azaldu digu zergatik ematen ari den fenomeno hau eta aitortu digu ere ez dela berria inondik inora. Turismo masibo horri aurre egiteko formula orekan daukala funtsa ere komentatu digu eta baita plazaratu […]

Egun on, Auñamendi!

Gaurko saioan gure zonaldeko jaien tourra Orondritzera eraman gaitu eta bertan Leire Remiro aritu zaigu jaietako programaren inguruan.Gaurkoan ere, bi astetan behin ditugun bi kolaborazio izan ditugu, Angel Mari Loperenarekin turismofobiaz aritu gara eta Xanti Begiristainek euskal pilotan eta frontoietan euskararen egoeraren inguruko testutxo bat irakurri digu. Bestalde Joxepe Irigarai izan dugu ostiralean aurkeztuko duen […]

Agoitz, publiko guztiendako jaiak

Hori esan digu Marisol Martinez AGoitzeko Kultur teknikariak. Egitarau oparoa osatu dutela adierazi digu Kulturguneatik eta publiko guztietan pentsatu dutela ere aitortu digu. Nabarmendu du ere Agoitzeko jaietan bertako kolektiboek egiten duten lana. Baita ere gogoratu digu ikusita jaietan izaten diren eraso sexistak programan gehitu egin dute horrelako eraso bat jasan edo ikusi ta gero […]