Egun on, Auñamendi!

Gaurkoan lehendabizi Jesus Mascaraque Masca izan dugu kasu honetan Evreux dinastiaren inguruan hitz egiten. Ondoren Unai Zabaleta izan dugu Karrape irratitik Leitzaldeko kronika ekartzen . Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Otsailaren 28ko saioa Iraupena: 2:40 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]

Egun on, Auñamendi!

Gaurkoan, Aralar irratiko Martin Juanenarekin hasi gara hango berriak jasotzen.Ondoren Leire Remiro Laurentxi elkartetik izan dugu Martxoak 8 prestatzeko deituriko asanblada irekiaz hitz egiten. Bukatzeko Elhuyar fundazioaren Quark saioa izan dugu grafenoaren konektibitateaz elekatzen. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Otsailaren 27ko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu hemen saioa […]

Egun on, Auñamendi!

Gaurko saioan Mikel Bujanda izan dugu Euskalerria irratitik Iruñerriko kronika pasatzen.Ondoren Xorroxin irratira jo dugu eta bertatik Julen Zelaietak kronika egin digu. Bukatzeko, Kalegorrianeko(Info7) lagunek Amankomunak sarearen inguruan Ekaitza eta Loreri eginiko elkarrizketa ekarri dugu. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Otsailaren 26ko saioa Iraupena: 2:40 ordu Klikatu hemen […]

Irati edo Domingo Elizondoren ametsa

Honela laburtu genezake gure hurrengo gonbidatuaren hitzak. Victor Manuel Egia neumologo erretiratua eta kultura eta ondarearen ikertzaile sutsua. Berak Iratiko inguruetan egondako industrializazioa ikertu ondoren gaur arratsaldean hitzaldia ematera dator Agoitzera. Gaurkoan trenbideaz aritu gara eta infraestruktura horrek eduki zuen garrantziaz. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]

Egun on, Auñamendi!

Gaurkoan Victor Manuel Egia izan dugu, Irati trenbideaz hitz egiten. Ondoren Bardoen 2. partea jarri dugu, Etxabarrengoan sortutako giroaz zipriztintzeko. Baite ere Erronkari aldera egin dugu salto eta Julian Gabasekin Erronkaribarko agenda errepasatu dugu. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak , agenda eta zine estreinaldiak errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Otsailaren 23ko saioa Iraupena: 2:55 ordu […]

Turismo gastronomikoa

Gaurko saioan Angel Mari Loperena izan dugu turismo gastronomikoaren inguruan elekatzen. Probestuta Baluarten dagoen kongresua aritu gara gai honetaz. Argi esan digu, turismoaren zati garrantzitsua dela gastronomia, gastronomia on bat edukitzeak bisitariak erakartzeko modua izan litekeela. Hurrengoan, zein gai landuko dugu? Proposatu! Parte hartu! [Audio clip: view full post to listen] Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko

Egun on, Auñamendi!

Gaurkoan bi kolaborazio izan ditugu.Alde batetik Xanti Begiristain aritu da gurekin.Manexen kontakizun berria ekarri digu,kasu honetan Mikekin(Picaraza) izandako saiakera. Bestetik Angel Mari Loperena izan dugu gastronomia eta turismoaz elekatzen. Bukatzeko Info 7ko lagunek Goizeder Taberna kazetariari ETAren desarmearen inguruko liburuaz eginiko elkarrizketa eduki dugu. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! […]

Elikadura eta elikagaiak

Gaurko saioan,Jose Ignacio Ubauren kolaborazioa izan dugu. Gaurkoan Elikadura hizpide hartuta lehenik elikagaietan zertan fijatu behar garen gomendatu digu. Ondoren elikadura orekatu bat eramateko egin beharrekoa ere azaldu digu. Oso interesgarria ere bergogoratzea nola izan behar duen hozkailuaren antolaketa. [Audio clip: view full post to listen] Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko

Altsasuko auzia, astakeri batean bilakatu da

Hori azaltzera etorri zaigu Bel Pozueta Altsasuko Gurasoakeko kide eta gartzelan dagoen Adur Ramirezen ama. Gertakizun eta bilakaeraren errepasoa egin dugu berarekin eta berak aitortu digunez, espainiar estatuan gau hartan gertatutakoaren antzera beste 9683 kasu eman dira eta ez zaie tratamendu berdina eman. Egoera latza bizitzen ari dira baina elkartasuna ere tamainakoa izaten ari da. […]