Egun on, Auñamendi!

Gaurkoan Jesus Mascaraque Masca izan dugu gurean ekonomiaren inguruko kolaborazioarekin. Gaur XVII.mendean Zilarrezko Luisekin gertaturiko estafa ekarri digu ,istorio baten bidez. Gero ere Unai Karrape irratitik izan dugu gurean bere zonaldeko berriak ekarriz. Bukatzeko Quark saioa izan dugu Marokon topatutako Homo Sappiensaren inguruan hitzegiten. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! […]

Arma olako jauregia eztabaidan

Saioan Mikel Marrodan Aezkoako batzarkidea izan dugu. Berarekin batera Landartek utzitako zaporeaz aritu gara, bera aktiboki parte-hartu bait zuen ikuskizunean. Berak ederki aipatu bezala oso zapore gozoa utzi duela adierazi du. Gainera lotuta horrekin aste honetan hainbat ekimen lotu dituzte Orbaitzetako Arma olan. Garrantzitsuenetarikoa biharko lan saio parte-hartzailea izanen da, zeinetan bilatzen da Arma Olako […]

Gizonok ,gizon ahotsen magia

Imanol Erkizia Gizonok abesbatzako zuzendaria izan dugu gurean. Berarekin abesbatzaren ibilbidea errepasatu dugu baita abesbatza bera ondo ikertu ere. Nola ez biharko kontzertuaz aritu gara, Orbaitzetako Arma Olan abesten bait dute arratsaldeko 18:00etan. Aitortu digu bere aktuazioekin ere Nafarroako toki ezezagun eta ederrak azaltzea dutela helburu. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post […]

Auritzen jaia erre arte!

Gaur Unai Irigaray Auritzeko jai batzordeko kidearekin egon gara, aste bukaera honetan hasten bait dira Auritzeko Sanjuanak. Unaik ederki azaldu digu zer topatuko dugun bertako jaietan baita luzatu ere Aezkoako beste herriei herrien arteko ginkanan parte hartzeko deia, pike sanoak izanen direla ziur dagoelarik. Pikeak alde batera utzita eta suaren garrantzia goraipatu du eta beraz […]

Egun on, Auñamendi!

Gaurkoan, Unai Irigaraiek Auritzeko Sanjuanetaz aritu zaigu. Bestalde Imanol Erkizia izan dugu gure saioan Gizonok koroaren zuzendaria eta euren kontzertuaz ibili gara hizketan. Saioa amaitzeko ere Mikel Marrodan Aezkoako batzarkidea Landarte egitasmoaren inguruko balorazioa egin digu eta aste honetan Orbaitzetako Olan dagoenaren inguruko zertzelada batzuk eman dizkigu. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda […]

Errok eta Nafar Gobernuak ituna sinatu dute

Errok eta Nafar Gobernuak konbenioa sinatu dute Errok bere plan orokorra finantzatu dezan.Itun honek Udal plana garatzeko laguntza izango da, eta hirigintzari egokituko zaio. Hiritutako lurrean berregokitzeari emango zaio garrantzia etxebizitza lortzeko aukerak ahalbidetzeko, bizilagunen zerbitzurako egokitutako eremu libreak aurreikusteko eta ekonomia sustatzeko lurzoru beharrak asetzeko. Hiritartu ez den zoruan aldiz natur baliabideak mantentzeko erabiliko […]

Egun on, Auñamendi!

Gaurkoan Mikel Bujanda eta Julen Zelaietaizan ditugu, Euskalerria irrati eta Xorroxin irratikoak besteak beste, beraien eremuetako berriak eta kontuak kontatzen. Julenek zehazki bortzirietan izandako herri galdeketaren nondik norakoak azaldu dizkigu. Andres Bidarte-rekin ordea hezur-haustura berezien inguruan aritu gara. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Ekainaren 19ko saioa Iraupena: 2:40 […]

Amatasun subrogatua eta ekinbide soziala

Gaur Karlos Bueno Pato-ren kolaborazioa izan dugu.Gaurkoan lehendabizikoz amatasun subrogatuaz aritu gara eta horrek dakarrenaz, ikusten baita emakumearen gorputzaren konkista bat bezala. Bestetik ibarrean ditugun giza zerbitzuez aritu gara eta berak aitortu digu ere ahal den heinean Aezkoako ibarreak ahalegin guztiak eginen dituela bere biztanlegoaren oinarrizko beharrak asetzeko. Baita ere hemendik aurrera ibarreko kontuak modu […]

Frankismoko presoei omenaldia

Gaur Edurne Beaumont Memoriaren Bideakeko kidearekin hitzegiten egon gara, larunbat honetan Igal eta Bidankoze arteko errepidea egin zuten presoei omenaldia egingo baitzaie. Edurnek ederki azaldu digu zertara datorren omenaldia eta zer nolako programazioa aurreikusi duten aurten. Beharrezkotzat jo du ere honelako errekonozimendua frankismo garaiko preso hauei zor zaiena eta baita ere omenaldi honen funtsa ere […]