Utzi pereza alde batera eta ikasi euskera

Izaskun Zabalza-rekin hizketan egon gara pasatako kurtsoaz eta datorren ikasturtearen inguruan. Izaskunek aipatu digu bai kurtsoak eta baita Korrikak ere oso zapore bikaina utzi dutela. Nola ez aurrematrikulazio kanpainan gaudenez animatu gaitu Piriniotan ditugun euskaltegietara hurreratzera eta euskara ikastera. Azaldu digu ere udan AEKak eskaintzen dituen aukerak, tokiko barnetegi zein barnetegi ibiltariekin. Aurrematrikulazio kanpaina: Informazio […]

Egitarau oparoa Garaioako Xeietan

Maite Maisterrarekin hitzegiten ibili gara Garaioako Xeietaz, zer nolako programazioa dagoen jakiteko. Aipatu digu giro aparta sortzen dela beti ere eguraldia lagun baldin badago. Aitortu digu ere dena prest daukatela eta Garagardo jaiak hartzen ari duela zentralidadea. Hona hemen programa: Garagardo jaia: Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]

Egun on, Auñamendi!

Gaurkoan Maite Maisterra Garaioako Ibarraetxea tabernakoa izan dugu jaietaz mintzoatzen. Baita ere Etxabarrengoara jo dugu Izaskun Zabaltzarekin hitzegitera AEKn kurtsoak emandakoaz eta aurrematrikulaz hitzegiteko.Bestetik Elhuyar Fundazioko Quark saioan erlatibitate orokorraz aritu zaizkigu. Ondoren Martin Juanena, Aralar irratiko esataria bisitatu dugu eta bertako berriak kontatu dizkigu. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. […]

Egun on, Auñamendi!

Gaurkoan Mikel Bujanda eta Julen Zelaietaizan ditugu, Euskalerria irrati eta Xorroxin irratikoak besteak beste, beraien eremuetako berriak eta kontuak kontatzen. Andres Bidartek-rekin ordea hezur-hausturen inguruan aritu gara. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Ekainaren 12ko saioa Iraupena: 2:40 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko [Audio clip: view full post to […]

2 gorputz deshilobiratu dituzte Lintzoainen

Asteburu honetan Lintzoainen Ezkabako Gotorlekutik ihes egindako 2 errepublikarren gorpuzkinak deshilobiratu dituzte, Nafar Gobernuak aditzera eman duenez. Aurten ihesaldi horretan hildakoen 13 gorpuzkin azaleratu ditu Nafar Gobernuak Aranzadi zientzia elkarteak lagunduta. Lintzoaineko 2 gorpuzkinei dagokionez, antza Oianeder deritzon parajean topatu zituzten ihesean zihoaztela eta 1938ko ekainaren 5 izan leike erahilketa data probableena, behintzat hala adierazi […]

Irati aldeko gurpil gaineko festa

Hori bera aipatu digu Biktor Anduezak Irati Xtremaren antolatzaileetako bat. 1500 txirrindulari parte hartuko dutela kontatu digu eta toki anitzetatik etorriko dira gure zonalde eder hau ezagutzera. Gainera zita ez lehiakorra da eta finean inguruneaz gozatzeko aukera apartak ematen dituela ere kontatu digu. Irailean Mendi Bizikletakoa antolatuta dago ea hain ongi ateratzen den. Hona hemen […]

Egun on, Auñamendi!

Gaur gurean Biktor Andueza izan dugu Irati XTremaren inguruan hitzegiten. Bestetik ere Halabedi irratikoek Errekaleor Bizirik ekimeneko Estitxu Villamor kideari eginiko elkarrizketa ekarri dugu euren proiektu berriaz jabetzeko. Erronkari aldera jo dugu Julian Gabasek hango berrien inguruaz solasteko. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak , agenda eta zine estreinaldiak errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Ekainaren 9ko […]

Mari Mar-en joan etorriak

Gaur Mari Mar Agos-en kolaborazioa izan dugu.Gaurkoan komentatu digu berriro ere Madrilera doala epaimahaikide izatera eta beno oso proiektu interesgarriak ezagutu izan dituela honengatik. Bestetik ere bere oporretan Chiosera joango dela aitortu digu, errefuxiatuei laguntza emateko asmoz. Baita ere komentatu digu zein izango den udako ordutegia. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post […]

Abaurrepean estresak fuera!

Hala adierazi digu Koldobike Valenciak.Estresari aurre egiteko gainera “Mugikor jaurtiketa” antolatu dute larunbateko bazkalostean. Goizak lotarako eta indarrak hartzeko probestuko dituzte, 3 egunetako froga gainditzeko. Noski 3 egun hauetan jana, edana eta musika ez da faltako eta nola ez giro ezinhobea ezta ere. Hona hemen programa: Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post […]