Korrika lehen eguna

Gaurkoan probestuta Arrosa sareko kide bat dugula Korrikaren jarraipena egiten, saioan kronika hori luzatu dugu.Baita ere lortu dugu Hala Bediko lagunek lekukoa eramandako baten testigantza jasotzea, Nerea Bengoarena alegia. Gaur Korrikak Nafarroan emango du eguna. Gogoratu igande honetan igarotzen dela gure eremutik, beraz lotu zapatilak eta korrikara! Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full […]

Korrika badator!!!!

Izaskun Zabaltza-rekin hizketan egon gara, Garraldkao AEK-ko kidea, gaur hasten baita 20. Korrika. Izaskunek esan digu denboraz Korrika iristen doan heinean bai urduriak ateratzen direla baina momentuz lasai dagoela. Bestetik azaldu digu korrikak zer nolako ibilbidea egingo duen eta azkenik larunbat honetan gaueko 21:00etan Etxabarrengoan izango den afarira gonbidatu gaitu, afarira joateko apuntatu behar da […]

Coworking-az mintzo

Entzuleen proposamenekin lantzen du turismoa Angel Mari Loperenak. Gaurkoan, ordea, coworkingaz aritu gara eta zer nolako aukerak ematen dizkigun holako proiektuak aurrera ateratzeak. Holako proiektuak sustatzeko aukera sendoak direla aipatu digu Angel Marik, borondatea eta gogoa besterik ez da behar. [Audio clip: view full post to listen] Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko Hurrengoan, zein gai landuko […]

Egun on, Auñamendi!

Gaurkoan, bi astetan behin ditugun bi kolaborazio izan ditugu, Angel Mari Loperenarekin Coworking espazioetaz aritu gara eta Xanti Begiristainek bere kexa azaldu du jende ukituen mugitze ahalmena murriztuta bait dago gure zonaldean.Baita ere gurean izan dugu Izaksun Zabaltza AEK-ko kidea korrikaren urduri eta ibilbideaz hizketan. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. […]

Pirinioetako testigantzak parlamentarioei

Atzo Martxoak 29 asteazkena, Usteseko Juliana landaetxean hitzordua jarrita zegoen Landa-Garapen,Ingurugiro eta Administrazio Lokaleko batzordearekin biltzeko, Pirinioan lan eta bizi, Bizirik gaude eta Txantxalan kolektiboen gonbidapen pean, azaroan abiarazitako Pirinio 5 min sinadura bilketari amaiera ematearren. Bisitan parlamentari delegazio anitza eduki zuen zeinetan EH Bildutik Maiorga Ramirez(batzordeko lehendakaria) eta David Anaut, Geroa Bai-tik Unai Hualde, […]

Egun on, Auñamendi!

Lehenik Bernadette Argain aritu zaigu Irulegi irratitik euren berri ekartzen..Gero ere asteazkenero lez, Karrape irratira jo dugu,non Unaik ederki asko azaldu dizkigu Leitza inguruko kontuak. Azkenik saiatu gara Nafarroako Bertsolari txapelketako finalaurretik finalera igarotako hiru bertsolarien kartzelako lanak eta agurra botatzen baina arazo teknikoak direla medio ezin izan ditugu eskaini. Laister igoko dugu saio osoa. […]

Esne sektorea kolokan

Felipe Etxetxikia-rekin hizketan egon gara, EHNE sindikatuko idazkariarekin, datorren apirilaren 1ean mobilizazioa deitu bait dute Esne ekoizpenaren defentsan. Felipek argi adierazi digu zertara datorren mobilizazio hau, izan ere bi arrazoi nagusi daude, bata Danonek hartutako erabaki bat eta bestea Sorian egin nahi duten proiektua, 20000 behietako makro-ukuilua, honek esne sektorearen gainbehera ekar lezakeelako. Jarraian larunbateko […]

Egun on, Auñamendi!

Gaurkoan Quark saioa izan dugu dinosaurioen eboluzioaren inguruko hipotesi berriei buruz hitzegiten . Ondoren Martin Juanena, Aralar irratiko esataria bisitatu dugu eta bertako berriak kontatu dizkigu.Gero Felipe Etxetxikia ,EHNEko idazkaria izan dugu zein azaldu digu zertan datza makro-ukuilu proiektua. Baita ere igandeko bertsolari txapelketaren finalaurrea ekarri dugu gogora eta programan bertan eginiko agurrak jarri ditugu. […]

Euskal Herriko Itzulia gure eremutik igaroko da

Datorren astelehenean abiatuko da Euskal Herriko Itzulia Iruñetik. Lehenengo etapa honetan 153km-tako ibilbidea egingo dute txirrindulariek, hoietako asko Erroibar, Artzibar eta Agoitz igaroko ditu besteak beste. Etapa honetan bitan igoko dute Erroko gaina eta behin Mezkiritz. Etaparen irteera 13:25etan izanen da eta gure zonaldera 14:00ak aldera sartuko da Agorretatik. Beraz txirrindularitza zaleek baduzue zertaz gozatu […]