Egun on, Auñamendi!

Gaurkoan Maria Flamarique Erronkaribarko gizarte eta kultura animatzailearekin izan gara, abiatu nahi duten ikerketa sozilogikoaz elekatzen. Gero Jesus Mascaraque Masca izan dugu gurean ekonomiaren inguruko kolaborazioarekin. Gaur Martin De Azpilkuetaren figuran sakondu egin dugu ulertzeko zer nolakoa zen pertsonai hau. Bukatzeko aspaldiko partez egiten ez genuen bisita egin dugu Karrape Irratira eta bertan Unai aritu […]

Sorginen Herrian, historia kontatu eta kantatua

Gaurkoan Maite Itoiz izan dugu, Toti Martinez de Lezearekin batera Sorginen Herrian ikuskizuna aurrera eramango duena. Ez da lehen aldia gurekin dugula, Orbaitzetako Lau elementuak ikuskizuna ere aurkeztu zigun bere garaian. Gaurkoan sorginen inguruko ikuskizuna antolatu dutela adierazi digu gehienbat aitzinako eta gaurko emakumeak goraipatzeko asmoz. Kuriositatez beteriko ikuskizuna izanen dela aitortu digu Maitek. Kartela: […]

Egun on, Auñamendi!

Gaurko saioan Aralar irratira joan gara Martin Juanenarekin topo egitera eta hango berriak jasotzera. Bestetikan Maite Itoiz izan dugu gure saioan Sorginen Herrian ikuskizuna aurkezten .Bukatzeko Info 7ko lagunek Diadaren harira hainbat herritarrei eginiko elkarrizketa ekarri dugu. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Irailaren 12ko saioa Iraupena: 2:30 ordu […]

Egun on, Auñamendi!

Saioan lehenik Mikel Bujanda izan dugu aspaldiko partez Euskalerria irratitik kronika pasatu digularik. Ondoren Info 7ko lagunek EHBilduko kidea den Larraitz Ugarteri Kataluniaren inguruan eginiko elkarrizketa ekarri dugu.Bukatzeko Andres Bidarte-rekin ordea zaldien jarrerak eta automutilazioak landu ditugu. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Irailaren 11ko saioa Iraupena: 2:40 ordu […]

Nafarroa, kantatua izan den historia

Gaurko saioan Txema Hidalgo izan dugu,Nafar Aire Zaharretan lanaren egilea. Txemak 12 urte luzez hainbat artxibategi arakatzen ibili da euskarazko kantak bilatzen eta milaka kanta dituen liburu sorta osatzera heldu da. Berak aitortu bezala galdutako ondarea dela kanta batzuena eta bere ideia hasieratik ondare hori berreskuratu eta zabaltzea izan dela. Lan itzela zeinetan inkluso ikertzaile […]

Egun on, Auñamendi!

Gaur saioan Karlos Bueno Pato izan dugu Lehoskotik atalarekin. Bertan Kataluniaz eta hango egoerak sortutako erantzunetaz aritu gara elekatzen. Bestetik ere Nafar Aire zaharretan liburuaren egilea den Txema Hidalgo izan dugu bere lanaz mintzatzen. Gaurkoan ere Erronkari aldera jo dugu Julian Gabasekin egoteko eta harekin errepasatu dugu Erronkariko agenda. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak […]

Aribeko Xeiak, probatu ez dituenak ez daki zer den hau

Hala ondorioztatu dugu gaurko saioan Imanol Ubaurekin. Imanolek ederki asko azaldu digu zer edukiko dugun Aribeko Xeietan. Aitortu digu ere jende aunitz gerturatzen dela, nahiz eta inguruko gazte batzuk Otsagiko jaietara joaten diren. Ortziraleko bazkaria izanen da Imanolentzat momenturik goxoena eta nola ez beso zabalik ditugula aribetarrak hurbildu nahi duen ororentzat. Programazioa : Nafar Aire […]

Egun on, Auñamendi!

Gaurko saioan bi astetan behin dugun kolaborazioa izan dugu, non Xanti Begiristainek Manex mutiko bihurriaren historiaren 4. atala kontatu digu.Imanol Ubau ere eduki dugu Aribeko Xeien inguruan elekatzen. Bestetik Info 7n Bai Euskarari elkarteko kide den Rober Gutierrezen hitzartzea ekarri dugu. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Irailaren 7ko […]

Palma olioa eta edadeko pertsonak etxean

Gaurko saioan Jose Ignacio Ubau osasunaren inguruan elekatzen eduki dugu. Lehenik Palma olioaren inguruko argipenak eman dizkigu, zer den eta zer dakarren olio hori kontsumitzeak. Bestetik hain zahartutako eskualde honetan egonik, edadeko pertsonak euren etxeetan eroso ibiltzeko hainbat gomendio eman dizkigu. [Audio clip: view full post to listen] Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko