Egun on, Auñamendi!

Gaurkoan Andres Bidartek infertilitateaz eta ganaduaren konstituzioaz hitzegin digu. Xorroxin eta Euskalerria irratiak bisitatu ditugu. Aritz Garcia de Acilu Xorta garagardoaren ekoizleak euren proiektuaz aritu zaigu ere. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Abenduaren 12ko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko [Audio clip: view full post to […]

Iosu Dufur eta Roberto Castellot garaile pala txapelketan

Auritzeko VII. pala txapelketa amaiera ezin hobea izan zuen. Abenduaren 3an jokatutako final nagusian Iosu Dufur eta Ricardo Castellot 30-19 Aitor Lesaga eta Sergio Azkarateri gailendu zitzaien. Txapelketaren jokalari onena ere Mezkiritzera joan zen Roberto Castellot izan bait zen. Bigarren mailako finalean aldiz Maitane Ruiz de Larramendi eta Yanira Aristorena, Maite Urtasun eta Bea Andueza […]

Hainbat ekimen burutu ziren Ekialdeko kalera-kalera ekimenaren baitan

Pasa den abenduaren 7 eta 8an hainbat ekimen egin ziren Agoitzen Kalera Kalera dinamikaren baitan. Kalera kalera dinamika preso ohiek aurrera atera duten dinamika da Presoen kolektiboari sustengua emateko asmoz. Ekimenen artean abenduak 7an 30 bat lagunek kontzentrazioa egin zuten eta ondoren hainbatek itxialdia egin zuten Agoitzeko udalean zeinetan 16 pertsona inguru parte hartu zuten. […]

“Lindus 2” proiektuak aurten 83 espeziatako 400.000 hegazti migratzaile baino gehiago aztertu ditu, Nafarroatik igarotzean

2016ko abuztu eta azaro artean, Lindusko muinoan, Auritz eta Luzaide udalerrien artean, 83 espeziatako 402.340 hegazti migratzaile ikusi dira. Gehienak usoak izan dira, 300.000 inguru. Gehien ikusi den beste espeziea kurrilo arrunta izan da (53.781). Eta harrapari ugarienak, erle-txori europarra (4.997), miru gorria (4.699), miru beltza (1.741) eta zikoina zuria (1.591). Datuak “Lindus 2” mugaz […]

Egun on, Auñamendi!

Gaurkoan Agoitzera jo dugu Karekin kulturako kide den Kati Leatxe -rekin antolatu dituzten ikastaroetaz hitzegiteko. Gero Ion Arretxe arte zuzendariak “El padre de Cain” telesailaz aritu zaigu.Baita ere Erronkari aldera jo dugu Julian Gabasek hango berrien inguruaz solasteko.Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak , agenda eta zine estreinaldiak errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Abenduraren 9ko saioa […]