Iosu Dufur eta Roberto Castellot garaile pala txapelketan

Auritzeko VII. pala txapelketa amaiera ezin hobea izan zuen. Abenduaren 3an jokatutako final nagusian Iosu Dufur eta Ricardo Castellot 30-19 Aitor Lesaga eta Sergio Azkarateri gailendu zitzaien. Txapelketaren jokalari onena ere Mezkiritzera joan zen Roberto Castellot izan bait zen.
Bigarren mailako finalean aldiz Maitane Ruiz de Larramendi eta Yanira Aristorena, Maite Urtasun eta Bea Andueza bikoteari gailendu zitzaien 30-17 markagailuarekin.

Iruzkindu