Nafarroan elkarbizitza eraikitzen jardunaldian parte hartu du Mikel Zabalzaren sendiak

Bakeaz, elkarbizitzaz, memoriaz solas egin zuen ostiral arratsaldean Mikel Zabalzaren arreba Lourdes Zabalzak Nafarroako Parlamentuan, Foro Sozialak antolatutako hitzorduan. Osoko bilkurako ganberan, biktima ugari elkartu zituzten. Carlos Perez Conde kazetariak gidatuta Iñaki Garcia Arrizabalagarekin batera aritu zen Zabalza. Haren aita Juan Manuel Garcia Cordero, 1980an, Komando Autonomo Antikapitalistek bahitu zuten, eta bi tiro emanda hil. […]

Egun on, Auñamendi!

TTIP eta CETA itunen aurkako protesta eginen da larunbatean Iruñean. Akordioen berri izan dugu Iosu Osta ATTACeko kidearekin. Maria Ortega Marcos abokatuarekin, berriz, sexu bortizkerien inguruan aritu gara. Bihar hitzaldia eskainiko du Agoitzen. Angel Mari Loperenaren bisita jaso dugu gaur. Turismoaren inguruan, zubian Iratin bizi izandakoa kontatu digu. Xanti Begiristaini bisita egin diogu ondoren. Eta, […]

Lapurreta, egoitzaren bortxaketa eta estupefazienteak landatzea egotzita hiru pertsona atxilotu dituzte Auritzen

Urriaren 29an atxilotu zituen Guardia Zibilak, dei bat jaso ondoren. Auritzekoak dira atxilotutako hiruak; bat adinez txikia, beste biak 18 urtekoak Emakume baten deia jaso ondoren, Auritzeko etxebizitzan sartu zen Guardia Zibila asteartean. Lurrean arropa aurkitu zuten eta armairu guztiak zabalik. Lehenengo solairuko lehio bat apurturik zegola ere ikusi zuten. Armairuetan marihuana eta landarea landatzeko […]

Irakurketa sustatzeko Maria Moliner saria irabazi du Aurizberriko liburutegiko proiektuak

“Piensa globalmente, actúa localmente. Itinerarios de dinamización cultural en el Pirineo” proiektua prestatzen eta disenatzen denbora asko igaro du Aurizberriko Liburutegi Publikoko Mari Mar Agosek. Eta jarritako ilusioak eta lanak saria izan dute. Onena, gainera. Irakurketa sustatzeko proiekturik onenarena aukeratu dute eta María Moliner saria eskaini diote. Agosek ezin zuen sinetsi: 50.000 biztanle baino gutxiago […]

Egun on, Auñamendi!

Irulegi irratiko berriak jaso ditugu gaurkoan lehenik. Atzo saiorik izan ez genuenez, gaur jaso ditugu Elhuyar Fundazioaren zientzia kontuak. Karrape irratira joan gara jarraian. Elkarrizketekin amaitzeko, Lourdes Diezekin doluaren prozesua eta kudeaketa izan ditugu mintzagai. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Azaroaren 2ko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu hemen […]

Donejakue bideko Lepoederreko igarobidea itxi dute

Bihartik aurrera, 2017ko martxoaren 31ra arte, ezarriko da neurria. Helburua Lepoederren gertzen diren erreskateak ekiditea da Donejakue bidearen Nafarroako lehenengo etapak bi seihesbide ditu: mendebaldeakoa (Donibane Garazi-Luzaide-Ibañeta-Orreaga) eta ekialdekoa (Donibane Garazi-Huntto-Orisson-Lepoeder-Orreaga). 1.200 metroko desnibela du azken honek, eta erromesek prestaketa fisiko egokia eduki behar dute desnibela gainditzeko. Neguko ezaugarri klimatologikoek, gainera, gehiago zailtzen dute etapa. […]

Egun on, Auñamendi!

Ekuatore Gineako errealitatearen inguruan aritu gara gaurkoan. Bisila elkarteko Begoña Canterorekin bertako haurren eta udako harrera programaren inguruan hitz egin dugu. Andres Bidartek abereei lortutako hiru gai ekarri dizkigu. Xorroxin eta Euskalerria irratiak bisitatu ditugu. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Urriaren 31ko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu hemen […]

Egun on, Auñamendi!

Pirinioetako Emakumeen Topaketen inguruan hitz egin dugu gaurko lehenengo elkarrizketan. Laurentxi elkarteko Leire Remirok kontatu digu zer izanen den bihar, Aurizberrin. Euskara Zerbitzuko Tere Iribarrenek, berriz, atzo Aurizberriko fronoian izandakoa kontatu digu. ETB1eko ‘Herri Txiki, Infernu Handi’ saioa grabatzen izan ziren. Julian Gabasek Erronkari inguruko berriak kontatu dizkigu. Zine estreinaldien berri izan dugu. Eta, nola […]

Egun on, Auñamendi!

Auritzeko pala txapelketaren inguruan solasean abiatu dugu gaurkoa, Maider Otegirekin. T-diferencia taldeko Adriana Olmedorekin ‘Caperucita Rock’ antzezlana ezagutu dugu. Larunbatean, 17:00etan Aurizberrin izanen dugu ikusgai. Ekologistak Martxan taldeko Eduardo Navascuesekin, berriz, airearen kutsaduraren inguruan aritu gara. Amaitzeko, Idoia Zabalzarekin Nafarroako Gobernuak proposatu duen euskara plana izan dugu hizpide. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta […]