Egun on, Auñamendi!

Irati Xtrem martxa zikloturista ez lehiakorra larunbatean izanen da. Aurten 10. urteurrena du martxak, eta Biktor Anduezak kontatu dizkigu xehetasun guztiak. Leuzemiaren aurkako martxaren berri ere izan dugu, DOMENA elkarteko Gloria Fernandezekin. Hamabostero bezala, Aurizberriko liburutegia bisitatu dugu eta Idoia Zabaltzaren bisita jaso dugu. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! […]

Bizkarretako Unai Laso fitxatu du Asegarcek

Gaur bertan sinatu du kontratua Bizkarretako gazteak Bilboko enpresarekin. Unai Lasok (1997) Asegarcerekin jokatuko du ondorengo bi urteetan. Debuta ekainaren 18an eginen du Labrit frontoian, Beroizekin batera. Berasaluze II eta Larunbe izanen dituzte aurkari. Aurrelariak hainbat titulu irabazi ditu: 2016ko GRAVANI binakako sub-22 txapelketa, 2015ko Diario Vasco binakako txapeketa eta 2014-2015ko Espainiako buruz buruko txapelketa […]

Bake epaile bila, Abaurrepean

Abaurrepeako Bake Epaitegiko bake epaile titularra edo ordezkoa izan nahi dutenek ekainaren 18ra arte eskatu dezakete udalean. Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101.2 artikuluan eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5, 6 eta 7. artikuluetan ezarritakoa betetzeko, hamabost eguneko epea ireki zen iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean. Aipatutako erregelamenduaren 1.2 artikuluan […]

Administrari laguntzaile bat kontratatuko du Aezkoako Batzarre Nagusiak

Lanaldi erdiz administrari laguntzaile bat kontratatzeko oposizioa deitu du Aezkoako Batzarre Nagusiak. Lanpostuaren funtzioak bere maila eta kategorioari dagozkionak dira, eta horien artean jendaurrean aritzea izanen da. Eskariak aurkezteko azken eguna ekainaren 17a izanen da. Titularrak eszedentzia hartu duelako egin du deialdia batzarreak. Urte bateko iraupena izanen du kontratuak (18 hilabetera arte luzatu daiteke, eszedentziaren […]

Egun on, Auñamendi!

Edurne Errearen Argilunak ikuskizuna ezagutu dugu gaurkoan. Gaur arratsaldeko 19:30ean eskainiko du, Iruñean. Ikusleengana iritsi nahi du ikuskizunak, eta bere barruan pizten diren emozioak ezagutu. Haziak proiektuko azken lana ere ezagutu dugu. Erronkari eta Baretos bailaren azken berriak jaso ditugu. Asteartero bezala, gainera, Karrape irratia bisitatu dugu. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda […]

Aribeko Hotela izan da ‘Ecolabel’ europar zigilua lortu duen Nafarroako lehenengo turismo establezimendua

  Iazko azarotik Europako Ecolabel zigilua du Aribeko Hotelak. Nafarroan zigilua lortzen lehenengo establezimendu turistikoa izan da. Ingurumenean eragin urria duten produktu eta zerbitzuei ematen zaien ziurtagiri ekologikoa da Ecolabel, eta Nafarroako Ingurumen Departamentuak eman dio Aribeko Hotelari.   Ziurtagiri honen bitartez, Aribeko Hotelak ziurtatzen du energia berriztagarriak erabiltzen dituela establezimenduan, ura eta energia aurrezten […]

Egun on, Auñamendi!

Indize ultramorea oso altua izan da eguerdian, eta ondorengo egunetan ere altua izango da. Zer esan nahi du honek? Eguzkine Iturrioz Euskalmeteko meteoroloak azaldu digu. Errigorak lortu du berriro, marka guztiak apurtu ditu azken kanpainan. Izaskun Zabalzarekin 2015-2016 urtearen balantzea egin dugu. Asteartero bezala, Elhuyar Fundazioak sortzen duen Quark zientzia tartea entzun dugu. Aralar irratia […]

Zilbetiko ‘Gernika’n azaldutako margoketekin zerikusik ez duela argitu du Magna enpresak

Zilbetiko pagadian Picassoren Gernika irudiari duela hiru aste egindako erasoa salatu dute Magnako zuzendaritzak eta enpresa batzordeak. Gertakariariarekin zer ikusirik ez dutela argitu dute. Oharraren arabera margoketak “probokazio eta suntsipen ekintzak dira, gure esentziarekin eta bailarako naturarekin eta bizilagunekin dugun harremanararekin kontrakoak”.   “Intolerante” zenbaitek egindako ekintza dela dio enpresak eta langileriak, “kultura, historia eta […]

Egun on, Auñamendi!

Catherine L`Ecuyer izan dugu gaurko lehengo elkarrizketatua. Larunbatean ‘harriduraren bidez heztea’ izanen du hizpide Agoizko kultur etxean. Andres Bidarterekin ardien pedero eta aretxeen neumonia gaixotasunen inguruan aritu gara. Astelehenero bezala, Euskalerria eta Xorroxin irratiak bisitatu ditugu. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu. Entzun! Izenburua: Ekainaren 6ko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu hemen […]