Aimar garaile Lakuntzan
Lakuntzako Kultur Etxean jokatu zen 43. Nafarroako Bertsolari Txapelketaren hirugarren final-laurdena, 200 bertsozale baino gehiagoren aurrean. Han aritu ziren kantuan Egoitz Gorosterrazu, Aimar Karrika, Oier Lakuntza, Eneko Lazkoz, Joanes Illarregi eta Iker Gorosterrazu. Lakuntzako Luis Fuentes ikastetxeko ikasleen agurrak eman zioten hasiera saioari. Ainhoa Aranburu aritu zen gai-jartzaile lanetan. Saio puntugarriaren ostean, Aimar Karrikak eskuratu […]