Ikasle gutxi sartuko dira 2016-2017 ikasturtean eskualdeko eskoletan

Ikasle gutxi gehituko dira hurrengo ikasturtean Irati irratiaren uhinek hartzen duten eskualdean. Iazko datuekin alderatuz, behera egin du kopuruak. 2016-2017 ikasturterako matrikulazio eskaerak 0  AURIZBERRI Ikastetxe Publikoa 2  GARRALDA Orreagako Ama Ikastetxe Publikoa 2  LUZAIDE Luzaideko eskola publikoa 3  ERRO Erroko eskola 4  AURITZ Auritzeko eskola 22 (D) + 1 (A)  AGOITZ San Miguel Ikastetxea

Egun on, Auñamendi!

Berriz ere dugu webgunea martxan. Gaurkoan gastronomiaz hitz egin dugu bereziki. Elutseder elkarteak antolatu duen ikastaroa aitzakia hartuta, Erroibarren ogia nola egiten zen ezagutu dugu Patricia Carballori esker. Ondoren, landa turismoaz hitz egin dugu Angel Mari Loperenarekin, gaur hasi baita nazioarteko kongresua. Ondoren, oliba olioa izan dugu mintzagai Izaskun Zabalzarekin. Amaitzeko, Xanti Begiristain deitu dugu. […]

Egun on, Auñamendi!

Aurizberriko liburutegira bisita eginez abiatu dugu gaurkoan elkarrizketen tartea. Martxan jarri berri duten bookface lehiaketaren berri eman digu Marik. Ondoren, Los 8 de Yesa ezagutu ditugu. Idoia Zabalza euskara teknikaria ere izan dugu gurean, aurrematrikulazio epea dela gogorarazi digu. Eskualdean hezkuntza ereduen inguruan dauden ezberdintasunak aipatu dizkigu. Amaitzeko, Burubako antzerki taldea ezagutu dugu. Lorea izan […]

Egun on, Auñamendi!

ELA sindikatuak aurkeztu berri dituen errebindikazioen berri izan dugu gaurkoan Ainhoa Fernandezi esker. Kebenko elkarteko Koldo Viñualesek ekialdeko II Mikroipuin lehiaketa aurkeztu digu. Susana Irigarai museoen zerbitzuko zuzendariak Romerías penitenciales de Navarra eta Escarpines de lana dokumentalen berri eman digu. Amaitzeko Karrape irratira bisitan joan gara. Izenburua: Otsailaren 17ko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu hemen […]

Egun on, Auñamendi!

Haur minbiziaren inguruan solasean zabaldu dugu gaurko saioa, atzo haur minbiziaren nazioarteko eguna izan zen-eta. Ondoren, Intxaurrondo. La sombra del nogal liburuaren aitzakipean torturaren inguruan hitz egin dugu. Ion Arretxe gonbidatu dugu, eta haren esperientzia latza kontatu digu. Zientziaren tarteari lekutxoa egin diogu, eta Aralar irratira bisita egin dugu. Izenburua: Otsailaren 16ko saioa Iraupena: 2:30 […]

Egun on, Auñamendi!

Grabitazio uhinen inguruan solasean abiatu dugu gaurko saioa. Elhuyar Fundazioko Egoitz Etxebestek kontatu digu zer diren grabitazio uhinak eta zergatik diren hain garrantzitsuak. Andre Bidarterekin digestioaz mintzatu gara; eta, elkarrizketen tartea amaitzeko, Xorroxin eta Euskalerria irratia bisitatu ditugu. Izenburua: Otsailaren 15ko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko [Audio clip: view full post to […]

Egun on, Auñamendi!

Errefuxiatuen inguruan solasean abiatu dugu gaurkoan elkarrizketen tartea. Annie Etxeberri izan dugu gurekin, Baigorriko atseden zentroan laguntzaile izandakoa. Istorio oso gogorrak entzun ditu bertan. Kartelerari errepasoa ere egin diogu, ostiralero bezala. Eta Isabatik azken ordukoak jaso ditugu. Hau eta askoz gehiago gaurko Egun on, Auñamendi! saioan: Izenburua: Otsailaren 12ko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu hemen […]

Egun on, Auñamendi!

Xanti Begiristainekin hitz egin dugu saioarekin hasteko. Ondoren, Nafarroako Gobernuak onartu duen hezkuntzako LEP lan eskaintza publikoaz mintzatu gara LAB sindikatuko ordezkari Ainara Artetxerekin. Aztnugal hitza ere aipatu dugu, Gorka Mayorekin izan gara torturaren aurka antolatu duten zikloaz solasean. Amaitzeko, Kanaldude herri telebistaren azken berriak jaso ditugu: Bidarrain dute orain lokala. Izenburua: Otsailaren 11ko saioa […]