Egun on, Auñamendi!
Iberiako fauna ikerketagai izanen da asteburuan Auritzen. Xaguzaharrak, hegaztiak eta Lindus eremua izanen dituzte profesionalek hizpide. Gurean Gabriel Berasategi biologoa aritu da kontu horien inguruan. Amaia Nausia historialariarekin hitz egin dugu ondoren, XVI. mendean gertaturiko sorgin ehizaz aritu gara. Aezkoako Eguna dela eta Hiriberrin izanen da ostiralean. Zientzia kontuak entzun ditugu Elhuyarren Quark saioari esker. […]