Patxi Biskerten Ombuaren Itzala filma eskainiko dute larunbatean Auritzen

Peio Mari Otaño sortzaile zizurkildarraren figura ardatz duen filma dugu Ombuaren Itzala. Ahanzturan izandako sortzaile honi bizia ematea aurreikusi zuen Patxi Biskert aktore eta zinemagilea 2011an Galizian zela. Zizurkilen Peioren omenezko zenbait ekitaldi egiten zirela ikusita Patxik pertsonaia honi ahanzturatik ateratzeko grina sartu zitzaion, garaian bertsolari eta poeta garrantzitsua izan baitzen euskara eta Euskal Herriarentzat. Hainbat ate jo ondoren finantzaketarik jaso ez eta auzolanaren bitartez eratzea deliberatu zuten, 30000 sarrera salduz, horrek aukera eman zielarik filma ekoizteko.

Filma memoria eta emigrazioa ditu hizpide, Otañok 3 aldiz bidaiatu baitzen Argentinara, horietariko bi beharturik. Gaur filmaren proiekzioa aitzaki Patxi Biskert izan dugu honen inguruan solasean. Larunbata honetan Patxi Biskert bera izanen da filmaren ostean solasaldirako aukera emanez.

 

Patxi Biskert Irati Irratian

Iruzkindu