Egun on, Auñamendi!

Polizia indarkerian biktimek gaur goizean egin duten prentsaurreko bat izan dugu hizpide gaurko lehenengo elkarrizketan. Idoia Zabalza izan dugu gurekin, bertan izan baita. Ondoren, Lur Gil izan dugu OTANen inguruan hizketan, asteburuan 30 urte beteko direlako erreferenduma egin zela. Amaitzeko, Karrape irratia eta Otsanda txakur eskola bisitatu ditugu. Izenburua: Matxoaren 9ko saioa Iraupena: 2:30 ordu […]

Espainiaren helegitearen aurka azaldu dira polizia indarkeriaren biktimak

Eskuin muturreko taldeek eta poliziek eragindako indarkeriaren biktimen legearen aurka jo zuen Madrilek, abenduan, legea Auzitegi Konstituzionarera eramatea erabakiz. Espainiako Gobernuaren ustez, «justizia paralelo moduko bat» sortzeko egin dute Nafarroako legea. Polizia indarkeriaren biktimen senideek aitzakia dela deritzote, eta hala azaldu dute gaur Katakraken egindako agerraldian. Nafarroako Gobernuari, gainera, egia, justizia eta aitortza aldarrikatzen segitzeko […]

Egun on, Auñamendi!

Emakumeen eguna izaki, hori izan da gaur izan dugun gai nagusia. Agoitzetik Maite Fernandez aritu zaigu, berdintasun zinegotzia. Zaraitzutik Xaiki emakume taldeko Ana Sagardoi eta Aezkoatik, eta baita Erroko ekitaldiekin bat eginez, Gure Aizpea emakumeen elkarteko Karmele Galarza. Entzule batek, gainera, ezpain gorrien inguruko hausnarketa ederra bidali digu. Ondoren, zientzari tartea egin diogu. Elkarrizketekin amaitzeko, […]

Bi erromes erreskatatu dituzte Ibañetan

Hipotermiak jotako lagun bat eta erreka batean eroritako beste bat erreskatatu dituzte bart Ibañetan. Hipotermiak jotako lagunarentzat laguntza eskatzera joan zen amildu zenean, eta gaur Osasunbidean ospitaleratu dute. Goizaldean Nafarroako larrialdi zerbitzuek hori eta bere laguna erreskatatu behar izan zituzten. Brasildarrak dira, gizon bat eta emakume bat, eta Donejakue bidea egiten ari zirela Ibañeta inguruan […]

Egun on, Auñamendi!

UMAFY Adinekoen Francisko Yndurain unibertsitatea ezagutu dugu gaurkoan, Salvador Gutierrez irakaslearekin. Andres Bidarterekin mamitisari buruz hitz egin dugu gaurkoan. Elkarrizketen tartearekin amaitzeko, astelehenero bezala Euskalerria irratia eta Xorroxin irratiak bilatuko ditugu. Izenburua: Matxoaren 7ko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]  

Egun on, Auñamendi!

Zinema aretoetara bisita bat eginez abiatu dugu gaurkoan saioa, prentsa errepasatu ondotik. ‘Entre risas’ izeneko antzezlana ezagutu dugu ondoren, Agoizko Irati antzerki taldeak bihar taularatuko duena. Julian Gabas izan dugu ondoren, zuzenean Izabatik. Amaitzeko, Garraldako DBHko 4. mailako ikasleek prestatu duten saioa entzun dugu. Bikaina! Izenburua: Matxoaren 4ko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu hemen saioa […]

Egun on, Auñamendi!

Udaberrian Nafarroara iritsiko omen den mingaina urdina gaixotasunari buruz hitz egin dugu gaur Nafarroako Gobernuko Animali Osasun saileko buru Cesar Fernandezekin. Karrape irratia bisitatu dugu eta Idoia Zabalza euskara teknikariak euskara eta genero berdinatsunaren inguruko ikerketak gerturatu dizkigu. Amaitzeko, Aurizberriko liburutegira jo du, eta berri asko jaso ditugu bertatik. Izenburua: Matxoaren 3ko saioa Iraupena: 2:30 […]