Bi erromes erreskatatu dituzte helikopteroz, Lepoederren
Auritzeko suhiltzaileek Mallorca eta Sevillako bi erromes erreskatatu zituzten atzo helikopteroz. Bizikletaz Donejakue bidea egin nahi zuten, Donibane Garazitik Orreagara Lepoederretik igarota. Bide hori erabiltzea debekatuta dago neguan. Elur jausiak gertatzeko arrisku altua da bertan, 5tetik 4. Auritzeraino eraman zituen helikopteroak, eta osasun etxean artatu zituzten. 5.810 euroko faktura Joan den astean erreskatatutako erromesei 5.810 […]