Egun on, Auñamendi!

Adierazpen askatasuna izan dugu mintzagai gaurko lehenengo elkarrizketan. Ahotsa.info atariko Sergio Labaien gonbidatu dugu, mozal legearen aurka salaketa aurkeztu dute eta Estrasburgon. Santi Begiristain izan dugu ondoren saioan, asmakizun bat ekarri digu narrazioz jantzirik. Ondoren, zientziaz aritu gara. Iruñeko Plantarioko Fernando Jauregi astrofisikoarek Cervantes izarraz aritu zaigu eta amaitzeko Quark zientzia tartea zabaldu dugu. Izenburua: […]

Egun on, Auñamendi!

Dokumental batekin hasi gara gaurkoan. Gure kabuz ala hil du izena, eta gazteak, prekarietatea eta alternatibak ditu ardatz. Onintza Rojas egileetako bat izan dugu gurean. Karrape irratira bisita egin dugu ondoren, baita Otsanda txakur eskolara ere, aspaldiko partez. Gurean Erronkariko ikastetxearen egoera ezagutu dugu. Maite Juaniz ikasketa buruak kontatu digu zer gertatu zen aurreko ostiralean, […]

Egun on, Auñamendi!

Efemeride batekin abiatu dugu gaurkoan saioa. Mikel Zabalza orbaiztarraren gorpua azaldu zela 30 urte igaro dira; hori dela eta, duela 30 urte gertatu zena berreskuratu dugu, mahai inguru batez eta garaiko albisteez baliatuz. Quark zientzia tartea ere izan dugu gaurkoan, seigarren zentzumenaren ingurukoa. Amaitzeko, Aralar irratiara deitu dugu, Lekunberriko berriak jakiteko. Izenburua: Abenduaren 15ko saioa […]

Egun on, Auñamendi!

Aurreko asteko ostegunean Ariben, Aezkoako Ibarreko Etxean, izandako bilera bat berreskuratu dugu. Manu Aierdi Nafarroako Gobernuko lehendakariorde eta ekonomia garapenerako kontseilaria izan zen gurean, Auritz, Luzaide, Erroibar, Aezkoa, Zaraitzu eta Erronkariko bizilagunekin. Andresekin abereen kontuak landu ditugu, eta amaitzeko, Xorroxin irratia eta Euskalerria irratia bisitatu ditugu. Izenburua: Abenduaren 14ko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu hemen […]

Egun on, Auñamendi!

Erroibarren orain astebete amaitu zen mikologiaren inguruko ikastaroaren berri izan dugu gaurkoan. Javier Gomez Micopark empresako kide eta ikastaroaren koordinatzailea izan dugu gurean. Eguberrietan egin ahal ditugun hainbat proposamenen berri izan dugu ondoren. Kati Letxerekin hitz egin dugu horren inguruan. Julian ere bisitatu dugu Isabarekin konexioa eginez. Izenburua: Abenduaren 11eko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu […]

Orbaizetako Olan kokatutako nobela beltz bat aurkeztu digu Ibon Martin idazleak

La Fábrica de las Sombras liburua ezagutu dugu. Ibon Martin idazle donostiarrak idatzitako nobela beltza da. Harekin izan gara gaur liburuan topatuko dugunaz solasean. [Audio clip: view full post to listen] Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko Anochece en el norte de Navarra. Una fría niebla flota entre los árboles de la selva de Irati, que duerme […]

Egun on, Auñamendi!

Irati basoan, eta zehazki Orbaizetako Arma Olan kokatutako liburu bat ezagutu dugu gaur. La fabrica de las sombras du izena, eta Ibon Martin idazlearena da. Harekin izan gara gaurkoan. Ondoren, Auritzera jo dugu. VI Paleta goma txapelketaren finalaren berri eman digu Maider Otegik. Amaitzeko, giza eskubideen eguna izanik giza eskubide jakin baten inguruko adierazpen zenbait […]

Pirinoan lan eta bizi, larunbat eta igandean

Pirinioan Lan eta Bizi azoka eta mahai-ingurua izanen dira aurten. Iazko lanari jarraiki azoka antolatu du berriz ere herri ekimenak, Aurizberrin. Berrikuntza gisa mahai ingurua, eskualdeko zortzi eragileen esperientziak ezagutu eta hausnartzeko. Joseba Martinez antolatzaileetako bat izan dugu Irati irratian, hitzorduetara joateko dei egin die herritarrei. Eta esan duenez, Nafarroako Gobernuko Ignacio Gil Landa garapen, […]

Egun on, Auñamendi!

Pirinioan lan eta bizi egitasmoa ezagutu dugu gaurkoan. Joseba Martinez antolatzaileetako bat izan dugu saioan, eta hark eman dizkigu asteburu hontan antolatu dituzten hitzorduen xehetasun guztiak. Auritzera jo dugu ondoren. Asteartero bezala Maider Otegi izan dugu gurean, eta harekin pala txapelketaren finalerdien errepasoa egin dugu. Aralar irratira bisita ere, eta zientzia txokoa zabaldu dugu Elhuyarri […]

Egun on, Auñamendi!

Azaroako azken saioa izan dugu gaurkoan. Bihartik aurrera abendua izango da, eta tartean opor egun dexente. Zubirako proposamen batekin zabaldu dugu gaurkoan saioa: Durangoko Azoka. Ostiralean hasiko da 50. edizioa, Izaskun Ellakuriaga Gerediagako kideak xehetasun guztiak eman dizkigu. Xorroxin irratira jo dugu ondoren. Abereen ernalketaren azkeneko fasea landu dugu gaurkoan Andresekin; eta agendari errepasoa egin […]