Egun on, Auñamendi!

Aragoieratik euskarara itzulitako lehenengo liburuaren berri izan dugu gaurkoan. Denbora eta egunak izeneko liburua da, Ánchel Conterena. Joxemari Sestorainek itzuli du, eta harekin izan gara gaurkoan aragoieraren inguruan solasean. Punto de Vista nazioarteko zinemaldiaren berri ere izan dugu, 10. edizioa eginen du otsailean. Horregatik, Oskal Alegria zuzendari artistikoa gonbidatu dugu. Karrape irratian bisita egin dugu […]

Egun on, Auñamendi!

Herrikoa guraso elkarteen federazioko presidente Santiago Alvarez izan dugu gaurkoan gurean, PAI ingelesez ikasteko programaren inguruan dituzten kezkak azaldu dizkigu, eta LOMCEren aurka egiteko beharraz hitz egin digu. Kirolari tartea egin diogu, zehazki Auritzeko pala txapelketari. Lehenengo mailako final laurdenak jokatuko dituzte asteburu honetan. Agoitzen atzo hasi zen ‘Genero indarkeriaren aurkako zikloa’ren berri ere izan […]

Egun on, Auñamendi!

132.000 euroko diru laguntza emanen die Nafarroako Gobernuak euskaltegiei, tartean AEKri. Horregatik, Pirinioetako AEKko Ana Colomorekin hitz egin dugu gaur, 2012an laguntzak kendu zituztenetik hona egoera nolako izan den jakiteko. Andresekin, berriz, abereen araldiari buruz mintzatu gara. Irratien tardean, gaurkoan Xorroxin irratiko Lesakako estudioa bisitatu dugu, eta Iruñerrian Euskalerria irratia. Izenburua: Azaroaren 16ko saioa Iraupena: […]

Egun on, Auñamendi!

Zilbetiko harrobiaren inguruko azken berriekin batera, dokumental bat iritsi zaigu. Bartzelonako Mercedes Mangranek egin du, eta Lur izena du. Harekin izan gara gaur. El ABC que Salva Vidas elkartea ere ezagutu dugu. Estudion bisita bat ere izan dugu, Peio Encaje Pettan izan dugu, aste honetan milioi bat euro baino gehiago banatu dituelako Pirinioetan. Isabatik kronika […]

Mikel Zabalzaren dokumentalerako dirua biltzeko kanpainari ekin diote

Mikel Zabalza orbaiztarraren kasua eta torturak Euskal Herrian izan duen eragina aztertuko duen Galdutako Objektuak dokumentala laguntzeko kanpaina jarri dute martxan. Ahotsa.info-ko egileetako bat, Pitu, izan dugu irratian. Crowfounding-ean nola parte hartu azaldu digu, eta dokumentala zertan den ere aurreratu digu: [Audio clip: view full post to listen] Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko Azaroaren 21ean egingo […]

Egun on, Auñamendi!

Kirolari buruz hitz egiten zabaldu dugu gaurko irratsaioa. Irati Extrem martxa ez lehiakorrak 10 urte beteko ditu 2016an, eta ospatzeko NACX martxa antolatu dutela kontatu digu Victor Anduezak. Galdutako Objektuak dokumentalari tartea egin diogu ondoren. Pitu izan dugu gurean, martxan jarri berri duten crowfounding kanpaina zer den kontatu digu. Idoia Zabalzak Agoizko euskararen eguna aurkeztu […]

Milioi bat euro baino gehiago utzi ditu ONCEek Pirinioetan

ONCEk atzo gauen egindako 11/11 zozketa bereziak 1.237.500 euro utzi ditu Pirinioetan. Milioi batekin saritutako kupoi bat eta 2.500 eurorekin saritutako 95 banatu ditu Peio Pettan Encaje Arozarenak, Erroibarren, Erronkarin, Zaraitzun, Aezkoan eta Orreagan. Bigarren sailkapenekoa da milioi bateko kupoia (bost zifra gehi seriea). Gainontzekoak, bigarren sariko bost zifra edukitzeagatik dira sarituak.

Egun on, Auñamendi!

Abiadura handiko trenaren proiektu berri bat ezagutu dugu gaurkoan, Y-a eta Iruñea lotzeko asmoa duena. Sustrai Erakuntza fundazioko Martin Zelaia izan dugu gurean. Sindikatuen inguruan ere mintzatu gara, zehazki Nafarroako Gobernuaren eta CEN, CCOO eta UGTren arteko hitzarmenez. Horretarako, ELAko Mikel Lakuntza izan dugu. Gure eskualdeari dagokionez, Agoitzeko Tokiko Agenda 21a osatzeko eta martxan jartzeko […]

Egun on, Auñamendi!

Mende erdia egiten du aurten Nafarroako Ikastolen Elkartea sortu zela. Uxue izeneko ikastola izan zen lehenegoa, eta 50. urte hauetan egindako lanari esker egun 15 dira ikastolak Nafarroan. Josu Reparaz NIEko zuzendaria izan dugu saioan. Auritzetik azken ordukoak ere jaso ditugu, kirolari buruzkoak noski, Maider Otegiri esker. Aralar irratia ere bisitatu dugu. Amaitzeko, eskualdeko lan […]

Egun on, Auñamendi!

Nafarroako Gobernuak aurkeztu berri duen erreforma fiskala errepasatu dugu. Zer aldatu nahi dute? Zer diote talde politikoek? Abereak ukuiluetara sartzen ditugun sasoi honetan, komenigarria da hainbat gauzari arretaz begiratzea, gaxotasunak ekiditeko batez ere. Horren inguruko aholkuak eman dizkigu gaur Andresek. Amaitzeko, Xorroxin irratira eta Euskalerria irratira bisita egin dugu. Izenburua: Azaroaren 9ko saioa Iraupena: 2:30 […]