Egun on, Auñamendi!
Lur eta Ametsen abenturak ezagutu ditugu gaur. Euskal Herriko historia ezagutzeko egiten ari diren bidaia. Elkar, Ikastolen Elkarteak eta Katxiporretak elkarlanean sortutako proiektua da Lur eta Amets, Euskal Herriko historia. Antxiñe Mendizabal proiektuaren koordinatzaile eta editorearekin hitz egin dugu. Zaraitzun Xaiki emakumeen taldeak antolatu dituen Berdintasunaren aldeko jardunaldien berri ere izan dugu, Ana Sagardoiri esker. […]